Irakurle horri, agur,
Albiste triste batekin gatozkizu: aurrerantzean ez duzu ostiralero gure
aldizkaria jasoko. Arrazoi ekonomikoak tarteko, Euskonews Gaztea argitaratzeari
uzten diogu.
Bost urtez aritu gara Euskonews Gaztea egikaritzen, eta ohorea izan
da gure irakurleengana Euskal Herri osoko gazteen idatz lanak helaraztea.
Oso gustura ibili gara asteroko edukiak prestatzen eta euskal gazte
askoren kezka eta iritziak azaldu ahal izan ditugu, aldez aurreko bat
ere baldintzatu gabe.
Euskarazko beste aldizkari bat desagertzen da Euskonews Gaztearekin.
Gure hizkuntzaren osasuna ez da hain ona, orain geuri dagokigunaren
moduko erabaki traumatikoen aurrean isilik egoteko. Pena da, beraz,
euskarak normaltasunerako bideak egiten diharduen bitartean Euskonews
Gaztearen gisako euskarriak itxi behar izatea. Euskara, euskaldunok
eta gazteria dira galtzaileak.
Eskerrik asko, bost urte hauetan eskaini diguzun arretarengatik. Zu
hor egon zarelako aritu izan gara ilusio eta kemenaz. Helburu batzuk
genituen lehen zenbakia atera genuenean eta bete ditugulakoan gaude.
Gure eskerronarekin batera, har ezazu beti arte bero bat,
Euskonews Gazteako lantaldea