Euskonews Gaztea

231 zbk.

Naturaren ahotsa

Txakur hagina

Txakur hagina

ADEVE ADEVE

Latinez: Erythronium dens–canis
Gaztelaniaz: Diente de perro
Ingelesez: Dogtooth violet
Frantsesez: Dent–de–chien

Deskribapena
10–30 cm–ko landarea, oinaldetik hurbil bi hosto oposatu dituena. Hostoak eliptiko lantzeolatuak dira eta orban arre gorrixkak dituzte. Loreak bakartiak dira, kolorez arrosak, sarritan behera begira egon ohi dira eta petaloak atzerantz kurbatuak izan ohi
dituzte.
Landare oso ñarroa, erraboilduna, iraunkorra eta ilegabea.Tipikoki koloreztaturiko bi hosto ditu, kolore berde urdinxkakoak narrio txuri edo arre gorrixkekin; oinaldekoak eta aurrez aurre, eliptikoak eta lantza–formakoak txorten luze batekin. Lore bakartiak zurtoin luzeetan, zintzilikariak, atzeraka jarririko tepaloekin. Kolore arrosa bizikoak, hitsak edo zuriak, tepalo bakoitzaren barne oinean lerro laranja deigarriekin, antera urdinxkak, irtenak.
Landare honek loraldi goiztiarra du eta liliparekin batera, pagadietako orbelaren gainean tapiz koloretsu ikusgarria sortzen du negu amaieran.

Habitata
Landare erlatiboki naroa lur azidoetan, txilardietan eta baso hostogalkorreko area hondatuetan.

 

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza