Magalik garuneko lesio larria du jaio zenetik. Gaixotasun honen izena “Crisis migratorias malignas de lactante” da. Azken hau inhibizioa sortzen duen sistema baten gabeziaren ondorio bat da, eta nabarmenago antzematen da haur txikienengan; hori dela eta, jaioberri garaiko antzeko krisiak sortzen dira. Ezaugarriak antzekoak dira bularreko haurren krisi guztietan, eta ohiko iraupena luzea da.
![]() |
|
Magali aitarekin. Argazkia: Iker Muruamendiarazek utzia. |
Orain bost urte ditu eta %90eko elbarritasuna. Ahalik eta gehien hobetzea dute helburu Nagore amak eta Iker aitak euren besoetan hartu zuten egunetik.
Noiz jaio zen Magali?
2006ko otsailaren 7an jaio zen, Arrasaten.
Zer gaixotasun dauka?
Ez du gaixotasun argirik. Neurologoek, Magalik egiten duenaren eta egiten
ez duenaren arabera, “Crisis migratorias malignas de lactante” duela diagnostikatu
zioten jaio eta 6 hilabetera. Erditzearen momentu batean oxigeno gabe gelditu
zen eta garuneko ezkerreko aldea ukituta gelditu zitzaion. Horrelako kasu
asko gertatzen dira auto istripuetan, esaterako, baina eragina ez da garunean
bakarrik, baita gorputzeko hainbat atal desberdinetan ere. Baina hau ez
da horrelako kasu bat, hau jaiotzetik dator.
Jende askok al dauka gaixotasun hau?
Magaliren medikuaren arabera, bizitza osoan horrelako bi kasu bakarrik izan
ditu. Bat Magali bera eta bestea, 14 urteko mutiko bat.
Nola eragin dizue etxekoei egoera honek?
Sorpresa handia izan zen guretzat. Jaio zen momentuan pentsatu genuen ondo
zegoela, baina Nagorek (amak) zerbait berezia igarri zuen berarengan. Medikuari
esan genion ondo begiratzeko, baina hasieran medikuek ez ziguten kasurik
egin, nahiz eta behin eta berriz saiatu. Arrasaten bertan ez ziguten gauza
handirik esan eta Gasteizeko ospitalera eraman genuen.10 egun egin zuen
jaioberrien sailean, gaitz batekin jaio diren haur jaioberrien zonan . Handik
irten eta %99 ondo errekuperatzen direla esan ziguten eta Magali horrelako
kasu bat izango zela. Lehenengo sei hilabeteak Gasteizera bueltaka ibili
ginen, eta gero, Gurutzetara eraman genuen, Bilbora. Han proba batzuk egin
ondoren, errehabilitazioak egitea alperrik zela esan ziguten medikuek. Orain
Galizian dago, Santiago de Compostela ondoan dagoen herri bateko zentro
batean.
![]() |
|
| Argazkia: Iker Muruamendiarazek utzia. |
Zenbatean behin joaten zarete ospitalera?
Lehenago oso sarri joaten ginen. Ia egunero joaten ginen bai Gasteizera,
baita Gurutzetara ere. Orain, berriz, gutxitan joaten naiz, baina emaztea
bertan dago umearekin.
Zer aurrerapen eduki du azken bolada honetan?
Ikusita zer duen, psikomotrizitatean asko aurreratu du. Orain pausoak emanez
ibiltzen da, behintzat, baina eskua emanez. Garunean duen lesioak zentzumenari
ukitzen dio eta berak guk esandakoa jasotzen du, baina bere garunak ez du
ondo ulertzen edo interpretatzen.
Honen guztiaren aurrean, Bergaran zuek laguntzeko ekimenak egon
dira. Herriak zer laguntza eskaini dizue?
Sekulako laguntza eman digu herriak. Hasieran, Galiziara joandakoan, pentsatzen
genuen hilabete eta erdirako egongo ginela han. Guk aurreztutako dirua,
familiak emandakoa... diru asko bildu genuen guztira. Baina, azkenean beste
zazpi hilabete daramatzagu bertan eta gure diruarekin Gabonak arte iraun
genuen. Diru falta igarri genuen eta boletoak saltzeari ekin genion.
Pilota eskolakoek, Bergarako Udal Musika Bandak, Inauterietako kontzertuko bandak, martxoaren 27an frontoian jaialdi bat antolatu zuten; bertan, herriko eta inguruko herrietako 300 pertsonek hartu zuten parte. Nire eta emaztearen koadrilakoak Erramu Zapatuan San Martin Agirre plazan txosna bat jartzeko asmoa dute, Eusko Labelekoa. Oñatiko Mondragon Unibertsitateko Enpresa Fakultateko ikasle talde batek frontenis eta pilota txapelketa solidarioa antolatu du. Herriko hainbat musika talde laguntzeko prest daude oraindik... Gu oso pozik gaude, gugatik egin duten guztiagatik.
Zer iruditzen zaizue laguntza horiek?
Ikaragarri lagundu digutela eta oso pozgarria dela jendea laguntzeko
prest dagoela jakitea. Halako beste kasuren batean topatzen baldin bada
norbait, gu ere laguntzeko prest egongo ginateke.
Frontoian egin zen ekitaldiari buruz, zer iritzi duzu?
Ekitaldi polita eta oso hunkigarria izan zen. Bergarak antolatu zuen ikuskizuna
ikaragarria izan zen eta eskerrak eman nahi dizkiet bertatik ere laguntzen
ibili diren guztiei.
Elkarrizketa honekin bukatzeko, gure aldetik ere eskerrik asko laguntza eman duten guztiei eta animoak Aranzadiko ikasleen partez.