Euskonews Gaztea

231 zbk.

Gaiak

Ba al dakizu transgenikoak zer diren?

Etxarri Aranatzeko ANDRA MARI Ikastola
DBH 4.maila

Gaur goizean, nire aittunarekin egon naiz. Biologiako lan bat egin behar dudala esan diot, eta berak baratza daukanez, transgenikoei buruz hitz egiten hasi gara. Esan dit ez zekiela zehatz zer den transgeniko hitza. Nik organismo transgenikoak zer diren esan diot, beste espezie bateko geneak hartu dituzten landare edo animalietatik datozen janariak dira transgenikoak. Lehenik eta behin, eztabaida bat egon daitekeela esan diot, iritzi ezberdinak egon daitezkeelako.

  Artoa
Artoa da ohiko elikagai transgenikoetariko bat.
Argazkia: CC BY — WayTru

Aldeko gauzak esan dizkiot: produktu interesgarriak ekoitzi ditzakeela; landareetan, gene berriak sartuz, hauen ezaugarrik hobetu egiten direla; elikagai berriak sortzen dituela ezaugarri bereziekin; intsektuen aurka erresistenteak direla... Esan dit, berak ez duela inoiz egin horrelako gauzarik. Bere baratzean dauden elikagai guztiak naturalak direla. Gainera, berak transgeniko hitza ez duenez sekula entzun, berak ez lukeela horrelako gauzarik egingo esan dit, azken finean, nahiago dituela elikagai naturalak.

Ondoren, kontrako gauzak esaten hasi naiz, eta ekologistak transgenikoen kontra daudela adierazi diot. Alde batetik, alergiak sor ditzakete eta kontsumitzeko orduan toxikoak izan daitezke. Berak, merkatuan zer produktu saltzen dituzten galdetu dit. Denetatik saltzen dutela esan diot. Adibidez, zentro komertzial batean, artoa, soja... transgenikoak direla esan diot, baina, adibidez, Arbizuko dendan, transgenikoak ez daudela esan diot, barazki eta elikagai guztiak baratzetik hartuta daudelako.

Gero, nik galdera bat egin diot. Ea bere baratzaren inguruan beste baratzaren bat dagoen galdetu diot, eta baietz esan dit. Esan dit, beraren ondoko baratzako jabeak ez dituela transgeniko produktuak ibiltzen, bertako elikagaia naturala dela.

Badaezpada ere, gauza bat azaldu diot. Transgenikoak kutsakorrak direla esan diot. Hau da, bere ondoko baratzean transgenikorik balin badago, bere ere arriskuan egon daitekeela esan diot. Zergatia galdetu dit, eta haizearen bitartez kutsatzen direla gehien bat azaldu diot.

Hau dena esan diodanean, bere iritzia eman dit. Esan didana zera izan da: ez dagoela transgenikoen alde. Alde batetik, besteen larreak kutsatzearen arrisku hori oso gaizki iruditzen zaio. Pertsona bakoitzak nahi duena egin dezakeela adierazi dit, eta, baita ere, transgenikoak errespetatzen dituela esan dit. Merkatuan, zentro komertzialetan etab. elikagai natural gehiago egon beharko liratekeela esan dit, azken finean, nire aittunak transgeniko hitza horrela definitu du: Elikagai manipulatuak.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza