Euskonews Gaztea

227 zbk.

Naturaren ahotsa

Oreina

Oreina

ADEVE ADEVE

Latinez: Cervus elaphus
Gaztelaniaz: Ciervo
Ingelesez: Red deer
Frantsesez: Cerf

Nola ezagutu?
Oreinak ilaje arre gorrixka du bereizgarri udan eta gris horixka, berriz, neguan.
Arrak emeak baino askoz ere handiagoak eta astunagoak dira. Arrek tamaina handiko
adarkadura adarkatua ageri dute, kopuru aldakorreko puntez osaturikoa; punta horiek koroa deiturikoa eratzen dute.
Orein gazteek orban zuriz zipriztinduta izan ohi dute ilajea.

Tamaina
Burua eta gorputza, 165-250 cm.
Buztana, 12-15 cm.
Pisua, 100-240 kg.

Habitata
Baso hosto erorkor eta mistoetan bizi da. Baita mendialdeko basoetan ere, zuhaitz mugapearen baitan.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza