Euskonews Gaztea

206 zbk.

Naturaren ahotsa

Xake-itxurako tximeleta

Xake-itxurako tximeleta

ADEVE ADEVE

Latinez: Pyrgus foulquieri
Gaztelaniaz: Ajedrezada viril
Ingelesez: Foulquier’s Grizzled Skipper
Frantsesez: Hespérie des hélianthèmes

Nola ezagutu?
Xake–itxurako tximeleta kementsuak ia ez du dimorfismo sexualik. Hegoen goiko aldea arre grisaxka iluna da. Hegoen oinarriak ile asko ditu eta atzeko hegoetan disko osteko banda argia du. Orban zuria emeetan arretan baino txikiagoa da eta gehienek urrezko erreflexuak izan ohi dituzte. Bi sexuetan hegoen beheko aldea antzekoa da. Arre berdexka edo oliba argia da eta disko–banda argiak zeharkatzen du bertikalki.

Tamaina
Aurreko hegoek 14 eta 15 milimetro bitartean neurtzen dituzte eta hego–luzera 26 eta 30 mm bitartean aldatzen da.

Biologia
Tximeletak belaunaldi bakarra du urtean. Indibiduo helduak hegan ikus daitezke ekainean eta abuztuan. Emeek arrautzak landareetako hostoen artean jartzen dituzte eta, ondoren, beldarrak landare horiek berak erabiliko ditu elikatzeko. Beldar–egoeran igarotzen dute negua. Udaberria iristen denean, jarduerari ekiten diote eta biziki elikatu ostean, krisalida eratzen dute zurtoinean egiten duten kapuluan edo elikadura landareetako hostoen artean.

Elikadura
Beldarrak zenbait landare jaten ditu, hala nola Potentilla verna eta Potentilla sylvestris, baita errosazeoen familiako landare belarkarak ere.

Habitata
Basoetan eta mendiko tokietan bizi da, 1.000 metrotik 2.000 metroraino.

Banaketa
Banaketa–eremua oso mugatua da. Bakarrik Frantziaren hegoaldean, Italian eta iberiar penintsulan agertzen da. Oso espezie bitxia da, baita urria ere iberiar penintsulan. Bakarrik Katalunian aurki daitekeelakoan zeuden, baina oso kopuru txikian Araban aurkitu da.Bertan habitata partekatzen du xake itxurako mendiko tximeletarekin (Pyrgus alveus).

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza