Euskonews Gaztea

206 zbk.

Gaiak

Eneko Lazkoz bertsolari etxarriarrarekin solasean

Etxarri Aranatzeko ANDRA MARI Ikastola
LH6 B-ko ikasleak

Eneko Lazkoz Etxarri Aranatzen jaio zen, 1983. urtean. Gazterik hasi zen herriko Bertso Eskolan eta gaur egun Lekunberriko Bertso Eskolan dihardu. Eskolarteko Txapelduna izan zen 2001ean. Txapelketako ohiko bertsolaria bihurtu da.

Noiz piztu zitzaizun bertsolaritzarako zaletasuna?
Ikastolan, 6. mailan nengoenean, bertsolaritza klaseak ematen genituen eta orduan piztu zitzaidan zaletasuna. Ondoren, bertso eskolara joaten hasi nintzen.

Bertsolariak plaza gizon–emakumeak direla diote. Noiz eta non bota zenituen lehenengo plaza hitzak?
Lehenengo aldiz eskola arteko txapelketan bota nituen. Etxarriko ikastolatik, bapateko saioara DBH 2. mailako 14 pertsona joan ginen.

Lazkoz
Eneko Lazkoz, ikasleen aurrean hizketan.

Zer da zuretzako bertsoa?
Niretzat bertsoa, hitz egiteko eta dibertitzeko beste modu bat da.

Zenbat aldiz parte hartu duzu Nafarroako Bertso Txapelketan?
Nafarroako Bertso Txapelketara, sei–zazpi aldiz joan naiz eta lehenengo aldiz, orain dela zortzi urte joan nintzen.

Zenbat aldiz iritsi zara finalera?
Finalera bi aldiz aritu naiz.

Zein da gustukoen duzun doinua?
Entzuteko, “Habanera” da, gustukoen dudan doinua.

Zein da gustukoen duzun bertsolaria?
Gazteagoa nintzenean Xabier Silveira atsegin nuen, gaur egun berriz, asko ditut, Jon Maia, Maialen Lujanbio...

Noizbait Euskal Herriko bertso txapelketara Nafarren bat iritsiko al da?
Euskal Herriko txapelketara iritsi garen bezala, egunen batean finalean egongo gara.

Sumatzen al duzu Sakanan bertsolaritzarako zaletasuna?
Bai, azken urte hauetan zaletasuna igo egin da.

Zein aholku emango zeniguke bertolaritzarako zaletasuna pizteko?
Zerbait gustatzen zaizun jakiteko frogatu egin behar da, hau dela eta, bertsoak gustatzen zaizkizun jakiteko idazten jarri behar zara eta horrela piztuko zaizkizu ideiak.

Zeintzuk dira gustukoen dituzun gaiak, triste–serioak edo alaiak–katxondeokoak?
Gai tristeekin errazagoa da bertsoak botatzea. Katxondeokoak ongi ateratzen bazaizkizu politagoak dira, baina jendea negarrez lehenago hasten da, farrez baino.

Plazan, jende aurrean aritzeko, zein ezaugarri izan behar ditu bertsolari batek?
Futbolari batek partidu batean parte hartzeko entrenatzen duen bezala, bertsolari batek ere, aldez aurretik, bere lana egina izan behar du.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza