Euskonews Gaztea

194 zbk.

Naturaren ahotsa

Anemona sarkor horia

Anemona sarkor horia

ADEVE ADEVE

Latinez: Parazoanthus axinellae
Gaztelaniaz: Anémona incrustante amarilla
Ingelesez: Yellow Cluster Anemone
Frantsesez: Anémone encro?tante jaune

Deskribapena
Polipo txikiak, hori bizi edo laranja kolorekoak. Kolonietan estu-estu pilaturik bizi dira. Polipo bakoitza oin sarkor batez finkatzen da harrian. Hanka erretraktil bana dute, honen muturrean zilioen koroa eta zilioen erdian ahoa. Tentakulu luzeak, ez oso, ez gardenak.

Luzera
Hankak 5 mm-ko diametroa du eta 10 mm-ko luzera.
Koroak 24-36 zilio ditu.

Biologia
Haitzuloetako sarreretan egon ohi da, beti ere korrontea dagoen tokietan; horrela janari gehiago harrapatzen du.

Elikadura
Planktonez elikatzen da. Kolonietan polipo emeak eta arrak daude; ugalketa sexualaren bidez ugaltzen dira. Martxoan ipintzen dituzte arrautzak.

Habitata
Hondo harritsuetan edo substratu gogorretan bizi da; substratuok beste organismo batzuk izan daitezke (belakiak, gorgoniak). Sarritan aurkitzen da inguru ilunetan. Berdin bizi daiteke metro batetara edota 100 metro baino gehiagoko sakoneran.

Hedapena
Atlantikoa eta Mediterraneoa.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza