Euskonews Gaztea

194 zbk.

Gaiak

Madariaga Dorretxea. Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroa

EUSKONEWS GAZTEA

Busturiako Axpe auzunean dago kokatuta Euskadiko Biodibertsitate Zentroa. Toki pribilegiatuan — Urdaibaiko biosfera barruan — XV. mendeko Madariaga Dorretxe ederra bisitarientzako eszenatoki bilakatzen da.

Argazkia
Madariaga Dorretxea. Argazkia: CC BY – Telle

Biodibertsitatea zer den ezagutu guran gerturatzen dira interesatuak 2008an inauguratutako zentrora, eta besteen artean, ingurugiroaren kontserbazioa bultzatu eta kontzientzia sortzea bilatzen da.

Zer aurkituko dugu?

Madariaga Dorretxeak eskaintza ezberdinekin egiten dio ongietorria bisitariari:

Alde batetik, Zer da Biodibertsitatea erakusketa iraunkor bat aurkituko dugu: argazkien, ikus–entzunezkoen, edota espezie bizidunen bidez biodibertsitatea zer den ezagutarazten da. Gainera, behatokia ere eskaintzen zaio bisitariari dorretxean bertan, inguruko fauna eta flora anitza deskubritzeko beste modu bat.

Baina gainera, interpretazio zentroan aldi baterako erakusketak antolatzen dituzte, bai eta Urdaibain zehar hainbat ibilaldi ere; ez baita kasualitatea interpretazio gunea bertan egotea, tokiaren aberastasunak gaia gertutik ezagutzeko aukera paregabea ematen baitu. Bestalde, eskolentzako ere, programa didaktikoak eskaintzen dira, modu polit batean ikasteko primerakoa.

Ordutegia:

– Irailetik ekainera: Asteartetik igandera 10:00etatik 19:00etara (Astelehenetan itxita, jaiegunetan izan ezik.)
– Uztaila eta Abuztua: Asteartetik igandera 10:00etatik 20:00etara

Euskadiko Biodibertsitate Zentroa
Madariaga Dorretxea
48350 Busturia (Bizkaia)

Telefonoa: 94 687 04 02
Emaila: info@torremadariaga.org
Webgunea: www.torremadariaga.net

Laguntzaileak
Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza