Latinez: Triturus helveticus
Gaztelaniaz: Tritón palmeado
Ingelesez: Palmate Newt
Frantsesez: Triton palmé
Ezaugarriak
Uhandre palmatuak buru luzea eta mutur borobila du, bizkarra arre–berdeska
eta sabela horixka izanik. Buruaren alde bakoitzean muturretik hedatzen
diren 2 zerro ditu, begitik doazenak, leporaino luzatuz. Honetaz gain
puntu txiki beltzak sabela eta bizkarrean izan ditzake.
Sexuak oso ezberdinak dira, bizkarra (apala eta zuzena) erakusten baitu,
hala nola atzeko gorputz–adarren atzamar palmatuak. Emea baina txikiagoa
da, honen gorputza biribila eta arrearena lau angelutakoa izanik. Larbak
65 mm.koak izan daitezke arre–horiskak dira eta buztana estutu egiten
da arian–arian.Aurreko gorputz–adar arinek lau hatz dituzte; atzekoek,
berriz, bost hatz dituzte.
Isatsa alde batera konprimiturik ageri da. Muturra, azkenik, puntadun
xamarra da.
Tamaina
8 cm
Biologia
Otsail erdian hasten da ugalketa garaia, maiz idoi, errekasto eta erreketan
egin ohi da. Garai honetan urtarra da, gauetan soilik lurreratuz alboko
guneetan elikatzeko. Intsektu ugari jaten ditu, batez ere euli eta kironomidoak.
Ugaldu astean uztail –abuztu inguru, gure lurraldean, ur–ingurunea uzten
du. Negua harri azpian, orbeletan, araondo ustelduetan edota ibaiaren
lohi tegietan ematen du.
Oso berezi eta interesgarria da ezkon–gorteiatzea, arreak buztana gorputz
gainean makurtuta alboko mugimenduak egiten dituenean. Elkarren ondo–ondoan
jartzen dira, gorputzak alderantziko zentzuan edo elkarzut, eta buruak,
maiz, elkarrekin.
Elikadura
Gau euritsuetan lehorrera irteten da, bizileku dituen putzuen inguruko
lur–zizareak eta intsektuak harrapatu eta jateko. Uretako fasean, erraz
asko sartzen dira igel eta apoek utzitako arrautza–masetan, eta larbak,
jaiotzen diren ahala, hartu eta jaten dituzte. Intsektuen, krustazeoen
eta moluskuen larba ñimiñoak ere jo eta bapo jaten dituzte.
Habitata
Uhandre palmatua habitataren arabera gutxien eskatzen duten uhandreetako
bat da, habitatari dagokionez; horrek aukera ematen dio baldintza oso
aldakorretan bizitzeko. Era berean, oso espezie oportunista da, ureztatzeko
sortu berritako edozein aintzira edo egin berri den leku hezeren bat erraz
asko kolonizatuko duena.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.