Euskonews Gaztea

188 zbk.

Naturaren ahotsa

Urre-txirria

Urre-txirria

ADEVE ADEVE

Latinez: Pluvialis apricaria
Gaztelaniaz: Chorlito dorado común
Ingelesez: Eurasian Golden Plover
Frantsesez: Pluvier doré

Deskribapena
Udan bularra, aurpegia eta sabelaldea beltzak ditu, baina neguan alde hauek argi bihurtzen dira. Bizkarra iluna da eta urre-kolorez zipriztinduta dago. Txirri grisarekin nahas daiteke (Pluvialis squatorla) baina honen lumajea grisa da, eta hegan egiten duenean,besapeko orban beltzak erakusten ditu. Honetaz gain, urre-txirriaren ipurtxuntxurra iluna den bitartean, txirri grisarena zuria da.

Habitata
Urre-txirriak itsasbazterrak eta padurak baino landa eta ibarrak nahiago dituen zangaluze bakarra da. Neguan, landazabaleko larre eta zelai istilduetan bizi da.

Tamaina
Luzera: 28 cm

Biologia
Udazkeneko pasea urrian eta azaroan gertatzen da, eta udaberrikoa otsailean edo martxoan. Espezie herratiko modura jokatzen du, eta paseko ale ugari samar aurki badaiteke ere, bertan negutzen dutenak urriak dira. Hala ere, udalerrian negutu duten ale banaka batzuen datuak daude. Duela zenbait urtera arte ehizarako espezia zenez, presio
handia jasan du. Legeak babestu zuenetik zenbait urte pasatu dira, baina oraindik ere ehiztariak apeuz baliatzen dira urre-txirriak erakartzeko, eta ikusi ahala tirokatzen dute.
Hegaberekin (Vanellus vanellus) batera migratu ohi du.

Elikadura
Harrez eta bestelako ornogabez elikatzen da. Horiek harrapatzeko adi eta geldi geratzen
da, eta harrapakina entzuten duenean, lasterketa laburraren ondoren ehizatzen du.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.