Euskonews Gaztea

174 zbk.

Naturaren ahotsa

Itsasoko izar gorria

> Itsasoko izar gorria

ADEVE ADEVE

Latinez: Echinaster sepositus
Gaztelaniaz: Estrella de mar roja
Ingelesez:Red starfish
Frantsesez: étoile de mer rouge

Deskribapena
Itsas izar honen erdiko gorputza txikia da. Gorputz horretatik irteten diren besoek ebakidura ia zirkularra dute, eta muturretan meheagoak dira. Laranja-gorria da.
Gehienetan bost besoko itsas izar gorriak aurkituko ditugu, baina sei eta zazpi besokoak ere badaude.
Gutxi gora-behera 20 cm-ko diametroa dute.

Biologia
Karekizko plaka artikulatuek osatzen dute ekinodermatuen eskeletoa. Plaka finkoak izan daitezke, esate baterako itsas trikuarenak, edo mugikorrak, esate baterako itsas izarrenak.
Itsas izar gorria astiro-astiro ibiltzen da eta bidean aurkitzen dituen mikroorganismo txikiez elikatzen da; mikroorganismook ahora eramaten ditu zilioen mugimenduen bitartez, beso azpietan dituen ildoetan zehar.
udaberritik udazkenera arte ugaltzen da.
Sexu banatuak ditu. Halere, badaude itsas izar gorri hermafroditak.

Habitata
Harrizko substratua duten hondoetan bizi da, gehienez 250 m sakon diren tokietan.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.