Latinez:Strix aluco
Gaztelaniaz: Cárabo común
Frantsesez: Chouette hulotte
Ingelesez: Tawny Owl
Espezie honek badu xehetasun bitxi bat: luma bakoitzaren oinean dauden muskuluek bide ematen diote aurpegiera sarri aldatzeko, eta ezaugarri bereziak hartzen ditu aurpegierak araldian batez ere, garai horretan oso atseginak dira, esaterako, gizakiaren begietara.
Haserretua edo temati egonez gero, aurpegiko goi-lumak altxatzen ditu eta behekoak jaisten ditu begiak estaltzeraino, haserre-aurpegiera benetan barregarria ipiniz. Alderantziz, gogobeterik egonez gero, norabide berezia ematen die aurpegi alboetako lumei, aurpegiera samurtuz. Bikotekideek garondo eta belarri-aldea leundu eta harraskatzen diote, askotan, batak besteari.
Tamaina
Luzera: 37-45 cm.
Hego-luzera: 90-95 cm.
Pisua:330-720 g
Argitik ihes egiten badu ere, egun ilun lainotsuetan aktibo ager daiteke arratsaldeko azken orduetan. Basoko zuhaitzik zaharrenak, goroldioz estalita, azala erdi usteldurik dutenak eta zuloz beterik daudenak dira urubientzat gogokoenak.
Otsailaren gau hotzetan gertatzen da hegazti hauen araldia, eta gaueko isila urratzen dute beren barre algara baldresekin eta horiek, soinu txistukari eta oihu erlats txandakatuez osaturik daude. Euria edo haizea dagoenean soilik isiltzen dira, sekulan ez, ordea, hotzarengatik, tenperatura guztiz baxua izanda ere. Kantu ahaltsuak -hainbat kilometrotara entzun daitezke- urubien nagusitasuna iragartzen die etsaiei eta haien presentzia jakinarazten dio emeari. Erakargarritasun horrek asaldatu egiten ditu arrak eta emeak.
Hutsik dauden zuhaitzak aurkitzen ez dutenak abiatu egiten dira bihitegi, elizetako dorre herri txikietako teilatuetako habe artean edo beleen habietan habia egitera. Dena da baliagarria urubiaren bakartasuna hausteko, bere ezteiei ekiteko.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.