Euskonews Gaztea

141 zbk.

Gaiak

Surfa Ipar Euskal Herrian

Ximun CURUTCHET
Kanboko Xalbador Kolegioa

Nahiz eta 1956a Miarritzeko lehen surflarien hasiera izan, surfaren heltzearen data ofiziala 1957 da, urte hartan zinez praktika hori garatu zelako. Baina 1778an James Cookek surfa Hawaiin deskubritu eta gero (orduan he’e nalu deitua), kirol hori AEB eta Australian zabaldu eta entseguak egin ziren Miarritzeko hondartzetan: lehenik XIX. mendean, igerilariek “planky” deitutako taula ttipi bat erabiltzen zuten uhinen gainean lerratzeko.

Horrez gain, 1925ean, telebistan ikusitako irudien arabera, Georges Hennebutt eta bere lagun batzuek entseatu zuten surf plantxa baten eraikitzea bainan internet edo aldizkari espezializaturik ez zenez, ez zuten batere laguntzarik eraikuntzarako eta haien artelazkizko taula berehala hautsi zen entseatu ondoren.

Porrot egin zuten beste entsegu aunitz izan ziren: adibidez 1952an Jacky Rottek Hawaiiri buruzko erreportaje bat ikusi ondoren beste entsegu bat egin zuen baina parafinarik eta deribarik* ez zuenez ezarri, taula hori ezin erabilia izan zen.

1956an ordea, “Eguzkia ere altxatzen da” filma egiteko Peter Viertel eta Dick Zanuck Kaliforniarrak etorri ziren Miarritzerat. Dick Zanuck surflaria zenez ohartu zen hiri hartan uhin onak bazirela eta Kaliforniatik plantxa bat ekarrarazi zuen. Bainan taulak etortzeko denbora ainitz eman zuenez aduana tasa historiko batengatik eta Dick Kaliforniarat itzulia zen plantxa heldua zelarik. Bere lagunak, Peter Viertel–ek errekuperatu zuen. Surfboarda entseatu eta gero, andeatu eta Georges Hennebutteri eman zion konpon zezan. Azken honek biharamunerako bukatu zuen konponketa eta Viertelekin joan zen Miarritzeko “ Euskaldunen Kosta” hondartzarat Europako lehen surf saioa egiteko.

Bestalde, 1957an, Jacky Rottek Kaliforniarraren taularen neurriak hartu zituen eta balsazko** kopia bat egin eta frogatu zuen. Ekainean Viertelek beste plantxa bat ekarrarazi zuen eta Joel de Rosnay gazteari eman zion. Azken honek uda osoan erabili zuen eta surf maila on bat lortu zuen. Urte bukaeran lau surflari kondatzen ahal ziren Joel de Rosnay, Peter Viertel, Jacky Rott eta Georges Hennebutte. Hori dela eta, Michel Barland ingeniorea hasi zen plantxen aztertzen eta eraikitzen. Urte hartako irailaren 11an Miarritzeko egunkariak lehen aldikoz surfari buruzko artikulu bat argitaratzen du.

Garai hartan leashrik *** ez zenez oraino existitzen plantxa atxikitzeko, surflariak erortzen zirelarik haien plantxak hondartzaraino joaiten ziren. Horrela, “lege” bat sortu zen: plaian norbaitek taula bat errekuperatzen zuelarik aizu zuen entsegu bat egitea bera ere erori arte. Hala sortu zen berantago “ tontons surfeurs ” deitua izanen zen surflari belaunaldi berri bat (Andre Plumocq, Robert Bergeruc, Pierre Laharrague, Joseph Moraiz eta Bruno Reinhest kideek osatua).

  Argazkia
Surfa Angelun. Argazkia: Kepa Etchandy (3digitala)

Jacky Rott Barlandekin elkartu zen “neptune” lehen surf taula marka sortzeko eta plastikozko eta berinezko fibrezko lehen taulak sortu zituzten.

Hennebuttek 1958an “leash” a asmatu eta gero, irailaren 16an sortu zen Frantziako lehen surf kluba Miarritzeko “Euskaldunen kosta“ ( Frantsesez “Côte des Basques ”) hondartzan Waikiki surf klub deitua.

Azkenik, 1959ko uztailaren 24an Miarritzeko hondartzetan antolatua izan zen lehen munduko surf txapelketa, eta irailaren 11an Frantziakoa. Geroztik surf klub anitz sortu dira eta trumilka surf txapelketa izan dira euskal kostan. Duela bi urte, 2007an ospatuak izan ziren surfaren heltzearen 50 urteak.

Zertan gara gaur?

Uhinguneak

Ipar Euskal Herria “spot” deitutako uhingunez betea da. Angelutik Hendaiarat trumilka hondartza badira hala nola, Getariako “Parlamentia”. Uhin horiek mundu osoan famatuak dira. Angelu, Miarritze eta Bidarteko hondartzetan hiru metrotaraino joaiten ahal diren uhinak atzematen dira eta Donibane Lohitzunen eta Hendaian uhin ttipiagoak.

Belharra

Hendaia eta Donibane Lohitzuneren artean, urtean hiru edo lau aldiz sortzen da uhin erraldoi bat. Mundu osoan ezagutua den olatu horren “Belharra ” izena Hendaia eta Donibane Lohitzuneren arteko itsasertzean baden itsas belarretik heldu zaio. Hemeretzi metroko altuera ukaiten ahal duen naturaren indar hori itsaslabarretik urrun sortzen denez, jet–ski (uretako motorrak) batzuen bidez joan behar da eta bakarrik surflari adituek heltzen ahal dute munstro hori, eroriz geroz hiltzen ahal delako. Gehien aritu direnak Hugo Oiarzabal eta Peio Lizarazu (Bixente futbolariaren anaia) dira. 2002ko azaroan ziren surflariak abenturatu ziren lehen aldikoz uhin horretan nahiz eta arrantzaleak lehenagotik ohartu ziren bazela olatun erraldoi bat. Ekaitza eta gero agertzen da eta 2003, 2008 eta 2009an, “Billabong XXL Awards” saria jaso zuen (honek urteko uhin lodienak saritzen ditu).

Klubak

Frantziako Surf Federazioa lehenik Miarritzen instalatu zen Hossegorrerat joan aintzin. Bestalde, Angelutik Hendaiarat orotara 32 surf klub badira, baina 13k urte osoa egiten dute soilik, besteek udako ikastaldiak bakarrik egiten dituztelarik. Anglet Surf Klub, Angeluko surf klub nagusia, Frantziako handiena da lizentziatuen aldetik eta Romain Laulhé edo Thomas Portet bezalako surflari famatuak formatu ditu.

Txapelketak

Urte osoan, bainan bereziki udan surf txapelketak atzematen ahal dira euskal kostan, hala nola “Biarritz Longboard Festival ” Miarritzen gertatzen den longboard txapelketa. Horrez gain, Angeluk goi mailakoak errezibitzen ditu adibidez “Billabong Pro”, Cavaliers (Zaldun) hondartzan.

Hiztegia

*deribak : surf taularen azpian ezartzen diren gauza batzuk ekilibrea errexteko.
**balsa : egur arin mota bat.
***leash : surferrak bere zangoan estekatzen duen plantxari lotutako hari bat bere taula ez galtzeko erortzen delarik.