Euskonews Gaztea

137 zbk.














Izkira









Naturaren Ahotsa

Izkira

ADEVE ADEVE

Latinez:Palaemon adspersus
Gaztelaniaz: Camarón
Frantsesez: Crevette
Ingelesez: Baltic Prawn

Deskribapena
Hiru arantza pare teltsonaren atzeko marjinan. Palpoak dituen baraila. Bizkarraldean 7 edo 8 hortz dituen aurpegia. Hauetatik azkena postorbitarioa da, eta honen aurrekoa orbitaren gainean gertatzen da.

Tamaina
Tamaina gehienez 7 cm-koa da.

Biologia
Neguan ur sakonagoetara joaten dira. Emeek arrautzak pleopodoen artean (isatsaren barruko organoak) garraiatzen dituzte, arrautzen inguruko ura etenik gabe berritu dadin. Izkira gorri gazteak egun osoa ematen dute jaki bila, eta itsasertzeko arrain batzuen, batez ere gadidoen, harrapakin errazak dira aitzitik, helduak ez dira hain errazak, zuloetan gorde eta soilik ilunkeran jatera ateratzen baitira.

Elikadura
Hondakin organikoz elikatzen da.

Habitata
Izkira adspersus azaleko uretan eta itsasbeheran agerian geratzen diren eta algaz beteta dauden haitzetako putzuetan bizi da.

Hedapena
Inurritzako biotopoan, esaterako. Baita Atlantikoan eta Mediterraneoan.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.