Latinez:Linaria supina subsp maritima
Gaztelaniaz: Mosquitas doradas
Ezaugarriak
Urteroko landare honek 5-20 cm-ko tamaina izaten du, oro har glabroa,
zenbaitetan zertxobait pubeszentea. Zurtoinak oinetik adartsuak eta
zutituak izaten dira. Hostoak lerro formakoak, 3-5eko taldeetan bildurik,
zenbaitetan irregularki ere bai zurtoinaren alde batetik.
Ugalketarako organoen ezaugarriak
Loreak matsalkoetan azaltzen dira zurtoinaren bukaeran. Trinko eta mardulak.
Hori laranjak, 1,5-2 cm bitartekoak. Zenbaitetan nabarmenki azaltzen
dituzte ildaska moreak.
Loraldia
Martxotik azarora loratzen da.
Kokapen geografikoa
Atlantikoko kostaldeko dunetan aurkitzen da Frantziako iparraldetik
(Pas-de-Calais-en babestua), Asturiaseraino, eta genero berdineko beste
espezie batekin ordezkatzen da (L. caesia subsp. procumbens). Euskal
Herrian Lapurditik Bizkairaino geratzen diren dunetan ondo hedatuta
dagoela esan genezake.
Ekologia
Itsasaldeko hareatza eta dunetan aurkitzen da.
Oharrak
Zarauzko dunetan irregularki azaltzen da, beti duna erdi finkatu edota
gune finkatuetan. Zumaiako haremuinoetan oso ugaria izaten da, udazkenaren
bukaeran ere, loraldi ikusgarriak eskainiz. Landetan eta Lapurdin askotan
izan da aipatua, landare arruntzat harturik.
Linaria supina espezieak bi subespezie ditu: 1) L. supina subsp. maritima
eta 2) L. supina subsp. supina, Euskal Herriko hegoaldean batez ere,
harritza eta larreetan dagoen landarea da.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.