Euskonews Gaztea

131 zbk.

Gaiak

Eñaut Etxamendi euskaltzalearekin solasean

Amaia LABATSUZAN, Haize ETXAMENDI eta Argi MONGABURE
Xalbador Kolegioko ikasleak (Kanbo)

Eñaut Etxamendi, jakintsu, idazle, abertzale, kantari, konpositorearen gainean pentsatu dugu erreportaje bat egitea interesgarri izaten ahalko zela, hegoaldeko gazteek ezagutu dezaten ipar Euskal Herriko gizon famatuetariko bat.

Eñaut Etxamendi, 1935eko agorrilaren 22an sortu zen Baxe–Nafarroko Ezterenzubi herrixkan. Bere lehen maila herriko eskolan pasatu zuen eta bere familiak errientari lo egiteko ganbara bat prestatzen zionez, bost urtetik goiti frantsesa ikasi ahal izan zuen erakaslearekin. Sortzetik belaun batetik eri zenez, adina lortu zuenean aitaren laguntzeko alorrean, ezin izan zuen pentzeetan lan egin.

Ondorioz bigarren maila segitu zuen fraile benediktinoekin Belloceko ikastegian, Ahurtin (Lapurdin). Hor ikasi zituen latina, grekoa, baita espainola ere, euskarazko eta frantsesezko kurtsoak ukanez bertan. Grekoa eta latina ikasi zituen liburu ainitz irakurriz eta hizkuntza batetik bestera itzuliz. Honela bi hizkuntz hil horien menperatzen ikasi du aztertzeko eta beste hizkuntz modernoen ulertzeko, ez eta espainola bezalako hizkuntz bat bezala mintzatzeko. Bere ikasketetan zehar, Europako hizkuntz andana batzuen oinarriak ikasi ditu etimologiak aztertzeko. Bere bigarren maila ederki bukatzeko Greko–latino–frantsesa–euskara–espainola A baxoa lortu zuen.

Argazkia  
Etxamendi (ezkerrean) eta Larralde.

Honen ondoren, Laborantza Ingeniari Goi Mailako ikasketak egin zituen PURPAN eskolan eta ber denboran Frantziako Tolosan ere, zientzia–politika ikasketak segitzen zituen. Geroago, bi urtez egon zen Senegalen ingeniari erakasteko irrisa kulturen garatzeko.

Hainbat ikastegitan laborantza zientzia erakatsi zuen. Ingeniora lanbidea ukanez Bretainian egon zen hiruzpalau urtez baina bere jatorriek berriro erakarri zuten Euskal Herrira, duela 43 urte. Hor Jean Errecart lizeoko zuzendaria izan zen eta ekonomia erakasle zen. Ber denboran kulturari gehiago interesatzen da eta kantu batzu idatzi zituen. Eñaut Larralde aurkitu zuen lanbidean eta hasi ziren elgarrekin kantatzen. Lehen aldikotz Lartzabalen kantatu zuten 1967an.

70. hamarkadatik goiti, Ipar Euskal Herrian abertzaletasuna sortu zen, mementu hartan Joseba Elosegik su hartu ondoren Eñaut eta Larralde kantaldi haundiak egiten hasi ziren euskararen eta Euskal Herriaren alde borrokatuz.

Hogeita hamar bat urtez kantaldiz kantaldi ibili ziren biak hainbat kantari bezala, hala nola Benito Lertxundi, Mikel Laboa, Xabier Lete eta abar, abertzale mugimendua sustengatzeko. Ber denboran segitzen zuen lizeoan erakasten eta barazkietan lan egiten.

Erretreta hartu zuenean 1997an, Eñaut Etxamendik erabaki zuen ikasketak berriro hartzea euskararen jatorrien gainean lan egiteko. Hainbat azterketen ondoren eta sei urtez lan egin ondoren, 2007an aurkeztu zuen tesi bat, Euskera–Erderak izendatu zuena, frogatuz eta suposatuz euskara hizkuntz indoeuroparra zela, ez eta zerutik eroritako hizkuntza bitxi bat. Tesi hori egin izan ahal du bere Grekoa eta Latinaren ezagutzari esker. Tesia aurkeztuz Paueko eta Aturriko estatuetako ES doktore hizkuntza modernotan titulua lortu du, epaileen mentzio hoberenarekin.

  Eñaut
Eñaut Etxamendi, 1992ko kantaldi batean.

Fite ikasi ote dituzu hizkuntza zaharrak ? Nola ?

Hizkuntz zaharrak kolegioan hasi nintzen ikasten. Pixkanaka ikasi ditut baina ez dakit erabiltzen ahozkoan, baizik eta testuen ulertzeko eta aztertzeko; hala ere hiztegiak erabili behar ditut baina tesiaren egiteko oinarri garrantzitsuenetarik bat izan da. Latina eta grekoa ikasi ditut espainolarekin, eta frantsesa eta euskara jakinez izigarri lagungarria izan zait.

Tesiarekin segitzeko justuki, noiz hasi ote duzu lantzen?

Aztertzea tesia egiteko hasi nintzen erretreta hartu nuelarik 1997an, duela 12 urte. Bordeleko unibertsitatean izena eman nuen hizkuntza modernoen DEUGa pasatzeko, erran nahi baitu, bi urteko lizentzia bat lortu nuela; eta beste bi urtez aztertzearen unitate mistoko DEA pasatu nuen. Hango euskarako erakasleak (garai hartan Baionan ez zenez unibertsitaterik, Bordalen euskarako erakasleak baitziren), nahia eman zaudaten euskararen jatorriak ezagutzeko, beraz geroago Pauen doktorate bat egin nuen, bakarrik lan eginez, eta hori guztiaren ondorioz, bospasei urtze tesia landu dut orain arte.

Nola egiten duzu dena frogatzeko?

Hiztegi etimologikoak ainitz erabiltzen ditut latinoz eta grekozko jatorrietan baina konparatzen dut ere hitza Europako beste hizkuntzekin : armeniarra, esloveniarra, alemaniarra ...

Tesia ofizialki onartua dea ?

Epaileen aitzinean eta unibertsitateendako onartua da bai, baina ssuposaketa ofiziala da euskara Europa kanpoko hizkuntz bat dela, ez eta indoeuroparra, erran nahi baitu Europako hizkuntz zaharrenetariko bat. Eginak izanak diren tesi guztiek erraten dute euskara hizkuntz umezurtza dela, zonbait hitzetan latin eta grekoan oinarritua. Konparatzeko “ahotsa” hitza:

     – Orain arte erraiten da “vox” latinotik heldu zela jatorri indoeuroparra ukanez eta kitto.

     – Baina egiazki indoeurpear hitz konposatua : aho+hots – Évoquer (fr) – Euqo (lat) – Oihuka (eus)

Konplikatua dirudi baina adibide honek beste ainitz bezala frogatzen du euskara hizkuntza indoeuropar zaharrena litekeela, duela 10.000–12.000 urte mintzatua Europan. Eta Europan, ekialdean gehienik, toki ainitz atzematen dira euskal izenekin! Baina tesia suposaketa bat baizik ez denez, ez da tesi ofiziala.

Eta epaileen aintzinean erakutsia izana denez, bukatua duzu? Zer egiten duzu gaur egun?

Tesia ez da bukatua, hitz guztiak ez baitira eginak, beraz segitzen dut tesia sakontzen eta euskal hitzak aztertzen.

Orain pasatuko gira kantariaren aldera. Lehenik galdera sinpleena: zein da zure kantuenetariko maiteena?

Oh, ez da maiteenarik ala ez, denetan pasioa emana izan da, beti ber nahiarekin eginak dira, denak maite ditut; baina asko maite ditut beste kantari batzuen kantu batzu!

Non aurkitu duzu Larralde ?

Lizeoan erakasle nintzen eta Larralde deitu nuen erakasle izateko J.Errecart lizeoan, honela aurkitu dut. Bazkaldu ondoren, lanbideko lagun batek magnetofonoarekin hartzen ninduen kantatzen eta Larraldek entzun zuen. Biak hasi ginen pixka bat kantatzen. Autoa elgarrekin hartzen baikinuen ene kantuak kantatzen genituen ere.

Noiz erabaki duzu zure kantuak kantatzea kantaldietan ?

Joseba Elosegik 1970ean su hartu ondoren eta abertzale mugimendua sortuz geroz hasi ginen kantatzen.

Ados, horra bukatua da, milesker guztirako.

Deusetaz, plazer bat izan da, laster arte.