Latinez: Calopteryx haemorrhoidalis
Gaztelaniaz: Caballito del diablo
Ingelesez: Copper Demoiselle
Frantsesez: Caloptérix de Méditerranée
Ezaugarriak:
Hegal oso koloretsuak ditu, urdin edo marroi gorrixkak. Gorputzak beti
izaten ditu distira metalikoak. Buru handia dute, begi konposatu pare
batek ia osorik betetzen dutena; begi hauek oso garatuak daude (30.000
omatidio baino gehiago dituzte) eta haiei eskerrak ikaragarrizko doitasunez
haien harrapakinak ehizatzen dituzte.
Pausaturik daudenean, hegalak elkartuta eta zut, edo makurturik eta
atzerantz luzaturik izaten dituzte, Anisopteroek,ordea, banaturik eta
gutxi gorabehera alboetara luzaturik. Kurioski, hegaldian zain bere
aldetik higitzen dute (hau nahiko aparta da intsektuen munduan, bilakaeraren
ondorioz hegan egiteko aparatuaren sinkronizapen ezin hobea erdietsi
dutenez) eta hamaika akrobazia egiten dituzte: maniobra azkarrak, norabidea
aldatu, eta, baita ere, atzerantz hegaldatu.
Tamaina
Lau zentimetro luze da.
Biologia
Txitxi-burruntzi eta uretan bizi dira haien bizitzaren lehen aldietan.
Trakeetako zakatzen (brankia) bidez hartzen dute arnasa, haragijaleak
dira eta ahoko aparatu oso berezia dute, bertan mozorro izeneko ezpain
bat baitute, kizkurturik dagoenean buruaren behealdea estaltzen duena,
eta luzaturik dagoenean luzera bikoitza lor dezakeena. Mozorro hau doitasunez
jaurtiz atzematen dituzte harrapakinak, gehienetan intsektuak edo, baita
ere, arraintxo zein eta zapaburuak.
Elikadura
Benetan aseezinak dira, baina oso onuragarriak intsektu kaltegarrien
populazioa neurri egokien artean gordearazten baitituzte. Euliak eta
eltxoak hegaz doazenean, haien hanka zorrotzen artean harrapatzen dituzte.
Habitata
Ohikoak dira gure ibai eta hidretako inguruetan.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.