Euskonews Gaztea

114 zbk.














Schreiber Muskerra









Naturaren Ahotsa

Schreiber Muskerra

ADEVE ADEVE

Latinez:Lacerta schreiberi
Gaztelaniaz: El lagarto verdinegro
Ingelesez: Schreiber’s Green Lizard
Frantsesez: Lézard de Schreiber

Ezaugarriak
Musker hauek 30 zentimetro baino gutxiago dute (horietatik 11 edo 12 gorputzarenak, muturretik kloakara); buru motza eta gorputz-adarrak oso indartsuak ditu. Arrak nagusiki berdeak dira, orban beltz txiki batzuekin, bizkarraldean handiagoak alboetan baino. Emeak, berriz, gehiago aldatzen dira: oro har kolore arreska dute, berde pixka batekin bizkarraldean.
Hauek ere ozeloak dituzte alboetan eta bizkarraldean, askotan lerro irregular beltz eta handiekin markatuta. Sabelaldea horia da, orbain beltz usuekin, eta zortzi ezkata sail dauzkate. Bizkarraldeko ezkatak handi samarrak dira, eta gila txiki bat dute

Biologia
Helduak oso lurraldekoiak dira, eta beren lur zatia defendatzen dute espezieko edozein indibiduoren inbasioaren aurka. Araldian emeak onartzen dituzte; hori udaberrian gertatzen da. Garai horretan arren arteko gatazkak izaten dira emeak lortu eta gero estaltzeko. Ugalketan zehar, arrak eta eme batzuek kolore urdin bizia erakusten dute buruaren bi aldeetan eta zintzurrean.
Ekainaren hasieran, emeek 13 eta 20 arrautza bitartean lurperatzen dituzte, beraiek lurrean edo zuhaitz enbor erorien azpian egindako zuloetan. Arrautza horiek iraila aldean irekitzen dira, eta jaio berriak ehizarako lurralde bat bilatzen hasten dira eta intsektuez elikatzen dira. Haien kolorea arre berdekara da, sabelaldean orbain zuri eta beltzez inguratuta; sabela eta buztana horiak izaten dituzte. Hilabete eta erdi eskas dutenean, urriaren bukaeran, hibernatzera erretiratzen dira, eta ez dira esnatuko martxoaren erdialde edo bukaerara arte.

Elikadura
Bere talai handientsuan zutik, inguruetako berdean ederki mimetizaturik, Schreiber muskerra zorigaiztoko intsekturen bat etortzeko zain egoten da, berehalako hozkada batez harrapatzeko. Saurio honek, eguneko jarduera izaten du eta abilezia berezia dauka zuhaitz eta sasietara igotzeko; haietan, armiarmak eta intsektuak ehizatuko ditu. Askotan, halaber, fruitu azukredunak ere jaten ditu. Landareen artean sasi ezkutaturik luzaro egoteko ohitura ere badu.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.