Latinez:Troglodytes troglodytes
Gaztelaniaz: El chochín
Ingelesez: The Winter Wren
Frantsesez: Le troglodyte mignon
Ezaugarriak
Tamaina ñimiñoko txoritxo honek arraseko hegaldi zuzen
eta laburrak burutzen ditu, eta sastraka batetik bestera pasatzen denean,
bere hegal laburrengatik eta goian eraman ohi duen buztanagatik ez balitz,
sagutxo batekin nahas genezake. Eztei–jantziak hosto lehorren
tonuak dauzka: bizkarrean kolore gorrixka eta sabelaldean kolore argia,
gorputza marra ilunez josita duelarik. Buztana altxatuta eraman ohi
du, eta bere txioa, sastraken edo zuhaixken artetik datorren prrr
antzeko soinua edo, adartxoren baten pausatzen denean, doinu eztia izan
daitekeelarik. Ezkutaleku bezala erabiltzen dituen heskai edo sastraketarantz
bideratutako arraseko hegaldi azkarrak burutzen ditu. Ez da kobazuloekin
harremanetan dagoen hegaztia, haren izen zientifikoak (Troglodytes =
kobazalea) pentsarazten digun bezala; izan ere, habia itxia eraikitzen
du kumeak aurrera ateratzeko eta beste generokide batzuekin batera neguko
gau hotzetan gordetzeko; horrexegatik esleitu zitzaion aipaturiko izen
zientifikoa.
Tamaina
Luzera: 9–10 cm.
Hego–luzera: 14–15 cm.
Pisua: 10 g.
Biologia
Arra poligamoa da, eta eme bakoitzarentzat habia bat eraikitzen du.
Hain berezkoa duen habiak etxe itxura du eta bi zulo uzten ditu, bat
aurrealdean eta bestea gibelean, irteera modura. Goroldioz, belarrez,
hostoz... eginda dago, eta barrutik lumez estalita. Emeak 5–10 arrautza
erruten ditu, eta 15 egunetan zehar inkubatu ondoren, txitak jaioko
dira. Kumeek oraindik ere beste 17 egun eman beharko dituzte habian.
Ar poligamoak txita–talde guztiak zaindu eta elikatu beharko ditu bata
bestearen atzean, honek ehiza jarduera etengabea eskatzen duelarik.
Espezie geldikortzat daukagun arren, goi-baso eta sastrakadietan bizi
diren txepetx batzuek ugaltze eremuak uzten dituzte neguan, eta haran–hondoetara
eta inguruko eremu epelagoetara joaten dira.
Elikadura
Era guztietako ornogabe eta beldarrez elikatzen da.
Habitata
Oihanpean bizi ohi da, sastraka eta zuhaixken artean, zuhaixka–geruzan
finkatzen delarik. Ezkutatzeko beharrezkoa duen sasitza daukan edozein
habitatean aurki daiteke: otadiak, pinudiak, haltzadiak, hondartzak,
hiriguneetako lorategiak,landa eta larreetako heskaiak edo ingurune
hezeak.
Elikadura
Orojalea da, zoko–moko guztietan dabil ahora eraman ahal duen guztia
bilatzen. Sustrai eta zizare ugaztun txiki, ornogabeko baita zarama
ere jaten dituelarik. Udazkenean fruituez elikatzen da batez ere.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.