Euskonews Gaztea

87 zbk.











Miter arrunta









Naturaren Ahotsa

Miter arrunta

ADEVE ADEVE

Latinez: Juniperus sabina
Gaztelaniaz: Sabina rastrera
Ingelesez: Savin Juniper
Frantsesez: Le genévrier sabine

Identifikazioa eta ezaugarriak
Metrotik gora hazten ez den zuhaixka, jeneralean etzana eta adarrak zoru gainean erorita dauzkana. Azala arre gorrixka, plakatan askatzen dena. Adaxkak latzak ukitzean. Hostoak ezkata-formakoak, eta bizkarraldean erretxin guruin batez hornituak; horregatik, igurztean usain bizi bat zabaltzen dute.
1-1,3 mm adinera iritsitakoan, inbrikatuak eta ertza orbelkaratu gabea. Kono arrak eta emeak oin desberdinetan jaiotzen dira; arrak, adaxken puntetan oso ugari, kolore horikoak, biribilduak edo oboideak, 10-15 ezkatarekin, bakoitzak 3-4 polen-zaku edukiz. Kono emeetatik 4-6 mm-ko galburuak eratzen dira, gaztetan berde argiak eta beltz urdinxka heldutasunean, igurztean kentzen den argizari-geruzaz estaliak; 1-3 hazi edukitzen dituzte.

Loraldia
Udazkenetik udaberrira loratzen da eta fruituak udazkenean edo hurrengo urteko udaberrian heltzen dira.

Oharrak
Landare toxikoa izan arren, sendabelar gisa erabilia izan da bere ezaugarri emenagogo eta abortiboengatik; baina, dosi txikietan ere heriotza ekar dezake.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.