![]() |
|
Euskadiko Gazte Informazio eta Dokumentazio Sarea Eusko Jaurlaritzako Euskadiko Gazteen Informazio eta Dokumentazio Zentro Koordinatzaileak, hiru Foru Aldundiek eta EAEko berrogeita hamarren bat udalek osatzen dute. Bere egitekoa gazteentzako interesa izan dezakeen informazio guztia eskaintzea da aipatu erakundeetako informazio–zentroetan.
Hori bideratzeko, Sareak, zentro horietara joaten diren pertsonek egindako eskaerekin zerikusia duten gaien inguruko informazioa bilatu, osatu eta banatzen du: Lana, Hezkuntza, Ikastaroak, Lehiaketak, Jarduerak, Sariak, besteak beste.
Izena: Errenteriako Gazte Bulegoa
Egoitza: Pablo Iglesias Kalea 11 (Oarso Gizarte Etxea)
Herria: Errenteria
P.K. 20100
Lurraldea: Gipuzkoa
Posta elektronikoa: gazteria@errenteria.net
Telefono zenbakia: 943 449640
Web orria: www.errenteria.org/gaztebulegoa/index_euskera.htm
Bidaiak eta Nazioarteko agiriak, Elkartegintza eta Boluntariotza, Sexualitatea, lana eta formazioa, diru–laguntza eta lehiaketak, etxebizitza, eta drogamenpekotasuna. Horiei buruzko informazioa ematen dugu, besteak beste.