Latinez: Agaricus silvicola
Gaztelaniaz: Champiñón de bosque
Ingelesez: Wood Mushroom
Frantsesez: Agaric des bois
Deskribapena
Txapela 5–10 cm–koa, ez oso mamitsua, gaztetan esfera erdi ia ezkila–formakoa,
gero ganbila, koniko kamutsa eta ia titiduna, leuna, hasieran zuri horixka
eta geroago hori okre kolorekoa.
Oina luze samarra izaten du, 10–12 x 1–2 cm–koa, batzuetan oinarrian
loditua edo erraboilduna, leuna, kolore zuri horixka eta hori okre samarra
hau ere. Eraztuna goialdean, handia, zuntzezkoa, ertz lodi samarra eta
batzuetan gurpil–formako ezkata batzuk, baina ez oso zehatzak.
Mamia hasieran ia zuria, gero horixka eta hori gorrixka, zapore atsegina,
anis usaina biltzerakoan eta anis–almendra usaina igurzterakoan. Schaefferren
erreakzioa positiboa argi eta garbi. Himenioa orri ez oso zabalez osatua,
hasieran zuri grisaxkak, gero gris–arrosa eta zahartzean marroi ilun
samarra.
Habitata
Espezie hau nahikoa arrunta da eta udan eta udazkenean ateratzen da
hala konifera eta hostozabal basoetan, nola bitariko basoetan. Jateko
ontzat hartzen da, oso zapore lurruntsua duen arren.
Jangarritasuna
Jatekoa, kalitate onekoa.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.