Euskonews Gaztea

85 zbk.











Ziza eraztun-horia









Naturaren Ahotsa

Ziza eraztun-horia

ADEVE ADEVE

Latinez: Tricholoma cingulatum
Gaztelaniaz: Tricoloma anillado
Ingelesez: Girdled Knight
Frantsesez: Le Guichet du Savoir

Deskribapena
Txikia edo ertaina izan daiteke eta txapelak 6–7 cm–rainoko diametrokoa. Hasieran ganbila da, gero ganbil lautua eta azkenik nola edo hala lautua; ertza, berriz, makur samarra. Azala banagarria, lehorra eta distiratsua, kolore gris zurbilekoa, ezkata txikiz eta erradialki kokaturiko zuntz gris arreekin, denboraren poderioz ertz ingurua horitzeko joera dutenez, estalia. Nahiko orri bakanak, muxarratuak, ezberdinak, tartekatutako orriska ugari eta guzti, hasieran zurixkak, denborarekin horitzen badira ere.
Hanka 6–8 x 0,5–1 cm–koa, zilindrikoa edo erraboilduna eta maiz kurbatu samarra, ale erne berrietan betea, helduetan barrutik hutsa. Hanka–azala lehorra eta distiratsua, goialdean, eraztun iletsu ongi zehaztugabearen gainean, kolore zurixka, eta oinetik abiatu eta behealde guztia kolore krema horixka, horitzeko joera badu ere. Espora eliptikoak edo ia zilindrikoak, leunak, gardenak eta ez amiloideak.

Habitata
Uda–udazken aldean ateratzen da, maizenik sahatsen azpian leku heze eta zingiratsuetan. Ez da espezie arrunta gure herrian.

Jasangarritasuna
Txapelean mami trinkoa, hankan zuntzezkoa, kolore zurikoa, airearen eraginez horitzeko joera, irin usaina ebakitzean batez ere, eta zapore gozo eta irin–kutsukoa.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.