Euskonews Gaztea

84 zbk.











Gibelgorri orriurdinska









Naturaren Ahotsa

Gibelgorri orriurdinska

ADEVE ADEVE

Latinez: Russula mairei
Gaztelaniaz: Rúsula
Ingelesez: Beechwood sickener
Frantsesez: Russule de Maire

Deskribapena
Gorri kolorekoa gibelen artean, hona ekartzen duguna, gure hostogalkorrezko oihanetan arruntena dugu. Neurri erdi eta txiki arteko txapela du, 3–6 cm–ko diametroa, salbuespenez gehiago. Hasieran ganbil eta erdiesferikoa eta gero plano edo erditik leunki zapaldua, baina ez inbutu edo zilbor–formakoak, hasieran ertzak biribilkatuak eta gero zuzenak.
Azala heze edo eguraldi hezetan zerbait likatsua, gorri bizi kolore ederrekoa, eguraldi hezetan irregularki kolorea galduz, guztiz erantsirik eta nekez aldengarririk kutikula duela.
Hanka zilindrikoa, hauskorra, 2,5–5 cm x 7–15 mm–takoa, zuri kolorekoa edo oin–harritik hasiz hori edo okre hori kolorez zikindurik. Azala leun eta lehorra duela. Txapelaren azpiko orriak, fin eta guztiz estuak, haien arteko elkar edo anastomosi gutxi dutela, hasieran zuri kolorekoak eta gero hori kolorez zikindurik. Mami trinkoduna, usain berezi gabe eta berehalako mingar zaporekoa. Espora–jalkin zuri kolorekoa.

Habitata
Espezie arrunta baina ez ugaria, bakarka eta sakabanatuak orbel artean agertzen dira, esklerofito hostogalkorrezkoa oihanetan, pagadietan bereziki, abuztu erditik azaroaren erdi bitartean.

Jasangarritasuna
Beren mingar zaporeagatik espezie hauek baztertu behar dira, nahiz eta entsaladetan, errefau gisa, jangarriak izan.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.