Euskonews Gaztea

82 zbk.











Branta Musubeltza









Naturaren Ahotsa

Branta Musubeltza

ADEVE ADEVE

Latinez: Branta bernicla
Gaztelaniaz: Barnaca de cara negra
Ingelesez: Brent Goose
Frantsesez: La bernache cravant

Ezaugarriak
Antzar potxolo honek batez ere kolore–tonu ilunak ditu. Subespezie guztiek lepo eta buru beltzak dituzte, bizkar marroi–grisa eta ipurdi zuria. Mendebaldeko Europan gehien dabilen subespezieak, Branta bernicla izenekoak, saihetsak ilunak ditu. Euskal Herrian Branta hrota subespeziea ere sumatzen da, baina horrek saihets argiak ditu.
Helduek lepoan, buruaren azpian, hain zuzen, marka zuri nabariak dituzte, baina ale gazteek ez. Mokoa oso motza da eta hankek bezalaxe kolore beltza du. Hegan ari denean, erabat beltza dela ematen du.

Tamaina
56–61 cm.

Biologia
Espezie honek tundran itsasbazterrean egiten du habia. Hala ere, nahiago ditu estuarioak negua igarotzeko. Espezie hau ia urtero azaltzen da, neguan batez ere; azaroa eta otsaila bitartean ikusten dira talde handienak. Gehienetan ale solteak edo talde txikiak izaten dira, baina noizbehinka ia berrogeita hamarreko taldeak ere erregistratu izan dira.
Kopuru handi batek Mendebaldeko Europan igarotzen du negua eta Bizkaiko itsasoaren ertzean benetan gutxi izaten dira. Euskal Herrian lohizko lautadetan besterik ez da ibiltzen, hau da, Busturia eta Kanala bitartean, non beste anatido–espezie batzuekin egoten den.

Elikadura
Landareez baino elikatzen ez den hegazti honek zoostera sp du jateko gogokoena, eta paduretako landare hori urritzen denean, espezieak kalte handia izan dezake.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.