Latinez: Anguilla anguilla
Gaztelaniaz: Anguila
Ingelesez: European eel
Frantsesez: L’anguille d’Europe
Deskribapena
Gorputza suge–formakoa dauka – zilindrikoa eta luzanga– arre ilun kolorekoa,
grisa, edo berdexka, eta mukosaz estalitakoa. Ezkata ñimiñoak ditu.
Behe baraila goikoa baino luzeagoa du. Sudurzulo tubulatuak dauzka eta
albo–lerroa nabarmen ageri da saihets alde banatara.
Tamaina
Arrak ez dira 60 cm–tik gorakoak.
Emeek aldiz 1,50 m neur dezakete.
Biologia
Larbak –hasieran leptozefalo eta gerora angula deiturikoak– sargazoen
itsasoan sortzen dira eta handik Europako kostaldetara hurbiltzen dira.
Kostaldeko ibaietan gora egiten dute, nahiz eta batzuek bokaletan egin
bizitza osoa. Bizimodu bakartia eraman ohi dute eta jatun ikaragarriak
dira. Sekulako bizitasuna dute eta urgaineratzearen aurka egiten dute
irmoki. Aingira heldu guztiak hil egiten dira, ugalketaren ondoren.
Elikadura
Krustazeoak, moluskuak, anelidoak eta arrainak.
Habitata
Estuarioetan geratzen diren aleak hondo arrokatsu eta lohitsuetan ibiltzen
dira, 2–20 metro bitarteko sakoneratan. Ibaietan gora egiten dutenek,
berriz, erreka edo latsetan bizi daitezke, dezimetro gutxiko uretan.
Hedapena
Atlantikoa, hasi Marokotik eta Eskandinaviaraino, eta Mediterraneoa.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.