Latinez: Falco peregrinus
Gaztelaniaz: Halcón Peregrino
Ingelesez: Peregrine Falcon
Frantsesez: Le faucon pèlerin
Deskribapena
Tamaina ertaineko harraparia da eta emea arra baino handiagoa izan ohi
da. Aurpegiaren alde bakoitzean agertzen diren bibote-antzeko egitura
deigarriak alde batera utzita, bizkarraldetik gris iluna da, eta azpialdetik
berriz, zeharkako marrez apainduta, kolore argia agertzen du. Gazteek,
orokorrean, tonu arreagoak aurkezten dituzte.
Hegaldia
Airean dagoenean, belatz handiaren
silueta bereizgarria erraz ezagut daiteke. Gorputz trinkoa aurkezten
du eta buztan luzea eta hego luze eta zorrotzak ditu hegazti honek.
Hegoak arin eraginez hegan egiten du, sakonki astindu gabe, han-hemenka
planeatu eta zut amiltzen delarik.
Tamaina
Luzera: 38-50 cm.
Hego-luzera: 83-113 cm.
Pisua: 600-1.000 g.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.