Latinez: Platalea leucorodia
Gaztelaniaz: La Espátula común
Ingelesez: Common Spoonbill
Frantsesez: : Spatule blanche
Deskribapena
Tamaina handiko hegaztia da, metro bat luze izateraino haz daiteke.
Kolore zuria dauka. Ugaltze aldian orban hori argiak ageri ohi ditu
paparrean, lepoan eta mokoan.
Tamaina
Luzera: 100 cm.
Biologia
Habia egiteko, berriz, azaleko urak dituzten kostaldeko eremuak nahiago
ditu. Ohitura taldekoiak ditu. Ilunabarreko jarduna du batik bat. Kolonietan
egiten ditu habiak, zingiradietako landaredian edota hurbileko zuhaiztietan.
Errunaldi bakarra izatean du; hiruzpalau arrautza erruten ditu.
Gure artean bisitan izan ohi ditugun mokozabal zurien populazioak, adibidez,
Holandan dute umatze–area; 450–540 bikote inguruk osaturiko populazioa
da. Europa mendebaldean, oro har, espezie honetako aleen kopuruak gora
egin du azken urteotan, eta ondorioz, gehiago dira gure kostaldea zeharkatzen
duten hegaztiak ere. Kostalde atlantikotik zeharko migrazio bidaietan,
hezegune sare zabal eta jarraitua dute eskumenean eta horrek berebiziko
garrantzia du espeziearen biziraupenerako. Zoritxarrez, ordea, horrelako
lekuek presio handia pairatzen dute, lursailak beste erabilera batzuetarako
baliatzen direlako, eta kutsadurak edo giza jarduerek eragindako enbarazu
eta kalteak direla bide.
Elikadura
Uretako animaliez elikatzen da; daukan mokoari esker, ur–hondoa iraultzen
du eta han aurkitzen dituen ornogabeak eta uretako ornodun txikiak harrapatzen
ditu. Tarteka landareak ere sartzen ditu bere eguneroko dietan.
Hedapena
Abuztu hasieran nabarmenak diren arren, udagoieneko migratzaileetarik
gehienek bezala, iraila eta urriko lehen hamabostaldia alderantz hegaldatzen
dira penintsulan barrena. Udaberriko migrazioan inondik ere ez da hain
nabarmena.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.