Jean–Paul Urcun
Jean–Paul Urcun txori ikertzailea da Organbidexka Col Libre elkartean
duela zenbait urte. Elkarte hau hiru lepoetako txorien zenbaketaz arduratzen
da: Organbidexka eta Linduxeko lepoak Baxe Nafarroan, eta Lizarrietako lepoa
Lapurdin. Urcun jaunaren lana da datuen hartzea eta beste urteekin konparatzea,
grafikoen eraikitzea, jendea informatzea...
Txorien migrazioa Euskal Herrian: Nolaz txori espeziearen arabera migrazioaren bilakaera ezberdina izan ote da azken 26 urte hauetan ? Jean–Paul Urcunengan txori ikertzailearengana hurbildu gira txorien migrazioari buruz gehiago jakiteko; Organbidexka taldean dihardu lanean.
Nola iragan da txorien migrazioa azken 26 urte hauetan ?
Hasteko, txorien migrazioa ez da edozein tokitatik zaintzen. Urtero, uztailaren 15etik azaroaren 15era, hainbat txori ikertzaile elkartzen dira Lindux, Lizarrieta eta Organbidexkako lepoetan, Pirinioetan. Hor, egunero kondatzen dute zenbat txori pasatzen diren, zein espezietakoak...
Txorien
migrazioaren bilakaera ezberdina izan da espeziearen arabera 1981tik gaur
egun arte: batzuena beherakorra izan da, beste batzuena egonkorra, aldiz
besteena gorakorra.
Zergatik espezie batzuen migrazioa beherakorra izan da ?
Beherakada horrek hainbat zergati ditu baina garrantzitsuenak laborantza metodoen aldakuntza eta migrazio aldaketa dira. Hasteko, azken urte hauetan, laborantzan aldaketa ainitz egin dituzte, baina txorientzat kaltegarriak direnak hesien eta oihanen desagerpena dira. Horren ondorioz txoriek ezin dute janaririk atzeman eta haien habiak ezin dituzte egin arboletan. Ondorioz ez dute umerik egiten.
Bestalde, migrazioa aldatu da, hots, Iparraldeko txoriek segitzen dute migratzen baina Pirinioetako iparraldean gelditzen dira klima egokiarengatik.
Zergatik batzuena, aldiz, egonkorra edo gorakorra izan da ?
Arrazoi garrantzitsuena ugalketa da. Ugalketa hori urtero berdintsua balin bada, txori kopurua igotzen da; gorabeherak balin baditu aldiz, egonkorra izanen da. Aldakuntza horiek eguraldiari lotuak dira: negua euritsua balin bada, txoriek jaten dituzten intsektuen larbak hiltzen dira eta ondorioz ezin dituzte elikatu haien kumeak. Baina ez dezakegu esan arrazoi bakarra dela, ez baitakigu zergatik espezien arabera migrazioa handiagoa den.
![]() |
|
Azken hitz bat beharbada urtxoei buruz ?
Hasteko urtxo guziak Pirinioetatik pasatzen dira migratzen dutenean. Arazoa da haien migrazioaren bilakaera katastrofikoa izan dela 1950tik geroztik. Duela 57 urte 40 milioi urtxok Pirinioak pasatzen zituzten urtero eta aldiz, gaur egun, bi milioi bakarrik dira...
Eta zergatik beherakada ikaragarri hori?
Ehiztariengatik, bistan dena. Urtero 1,8 milioi urtxo hiltzen dituzte Euskal Herrian. Eta orokorkiago Frantzian urtero 34,5 milioi txori hiltzen dira, eta horietarik 5,2 milioi urtxoak dira!!
Beraz hemen mezua argia da, geldi dezagun sarraskia !!!