Latinez: Alcedo atthis
Gaztelaniaz: Martín Pescador
Ingelesez: Common Kingfisher
Frantsesez: : Le martin–pêcheur d’Europe
Deskribapena
Benetan bitxia den hegazti honek beste hegazti gehienentzat arrotz diren
karaktere bereziak agertzen ditu. Karaktere hauetatik aipagarriena,
kolore eta morfologia bereziaz gain, sindaktilia da. Hau, koraziiformeen
ordenaren karakterea da, lehen-falangeak elkar soldaturik egotea.
Itxura txaparreko txori deigarria, buru handia eta bere tamainarako
izugarri luzea den mokoa bereizgarri dituelarik. Hegan doanean, urdin
metalikoa den sorbalda nabarmentzen da, behealdeko kolore arre gorrixkarekin
kontrastatua. Gainera hegaldi zuzenak identifikazioa asko errazten du.
Geldi dagoenean, lumajean konbinatzen diren kolore deigarriei esker
ezagutuko dugu: urdin berdexka, arre gorrixka eta zuria.
Tamaina
Luzera: 28 cm.
Pisua: 55-80 g
Biologia
Edertasun handiko hegaztia da martin arrantzalea, hegalaburra eta hegalera
zuzen eta bizkorrekoa. Bere ehiza-teknika hau da: kokagune batetik begiratuz
egoten da, edo kolibriaren antzera, ibai eta paduren gainetan, eta behin
eta berriro murgiltzen da uretan harrapakin bat lortu arte.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.