Latinez: Polygonatum odoratum
Gaztelaniaz: Sello de Salomon
Ingelesez: Angular Solomon’s–seal
Frantsesez: : Le Sceau de Salomon odorant
Ezaugarriak
Aizkorriko parkean Daviden malkoak da espezierik zabalduenetarikoa eta
hazkuntzan erabilienetarikoa; usain oneko lorea duen bakarra da.
Zurtoin angelutsuak ditu eta bertatik hazten
dira txandakako hostoak, eliptikoak direnak. Lore zuriak punta berdexkekin,
oso usaintsuak. Luzetara 12tik 27ra mm izan dezakete eta bakarka edo
binaka sortzen dira. Baina beltz urdinxka bat ematen du.
Bere errizoma sendakuntza herrikoian erabilia
beherako eta heste-minei, erreuma, hezueriari aurre egiteko eta diuretiko
bezala ere baliagarria. Pizma eran azalari atxikirik beronen akatsak
kentzen laguntzen du.
Habitata
Euskal Herrian Araban, Nafarroan eta Bizkaian sakabanaturik bizi da,
karezko harkaitzetan arrakalak betez.
Loraldia
Maiatzetik ekainera loratzen da 2.200 m-tako garaierara hel daiteke.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.