
Latinez: Meles meles
Gaztelaniaz: El tejón europeo
Ingelesez: Eurasian Badger
Frantsesez: : Blaireau européen
Deskribapena
Pottoko eta sendokotea da. Galeriak zulatzeko hanka motz eta sendoez
baliatzen da, ibilera geldo eta traketsa du. Orokorrean urdinxka da,
tarte zuri–beltzak dituela. Buruzuriak begietatik igarotzen diren aldameneko
bi marra beltz ditu. Lau hatzapar ispilatzen dira orokorrean lurrean,
eta bost berriz, lurra biguna izanez gero. Azkazal luze eta nabariak
ditu (8 x 5,5 cm–koak aurrekoak eta 6,5 x 5,5 cm–koa atzekoak). Aztarna
hauen bidez bere presentziaz ohar gaitezke. Lurrazpiko gordelekuek sarrera
asko dituzte.
Tamaina
Burua eta gorputza: 68–80 cm.
Buztana: 15 cm. Pisua 7–17 Kg.
Biologia
Azkonarrak beraz zulatutako gordelekuetan bizi da, zuhaitz–sustrai eta
harkaitzen artean, bizitokiak iraunkorrak izan daitezen. Gordeleku hauek
irteera eta hutsune ugari dituzte, non 2–15 kide bizi diren, eremuko
baliabideen arabera. Udan ilundu aurretik, eta neguan ilundu ostean,
gordelekua utzi eta alboko guneak begiztatzen hasten da. Gauero kilometro
batzuk egiten ditu bakar–bakarrik.
Elikadura
Orojalea da, zoko guztietan dabil ahora eraman ahal duen edozer bilatzen.
Sustrai eta zizareak (oinarrizko elikagaia gure lurraldean), ugaztun
txikiak, ornogabekoak eta baita zarama ere jaten dituelarik. Udazkenean
fruituez elikatzen da batez ere.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.