
Latinez: Felis sylvestris
Gaztelaniaz: Gato salvaje
Ingelesez: Wildcat
Frantsesez: : Chat sauvage
Deskribapena
Argia eta indartsua, etxeko katuaren ahaide hurbila da, baina harengatik
bereizten dituen hainbat ezaugarri ditu; esate baterako, tamaina (askozaz
handiagoa, 5 eta 8 kilogramo bitarteko pisua baitu). Horrez gain, hankak
zabalagoak ditu eta bere buztan lodiak eraztun beltzak ditu eta mazo
itxurakoa da amaieran. Gainera, bere ilea luzeagoa da. Azkenik, basakatuaren
aurpegia zabala eta karratuagoa da, eta letagin handiak dituen baraila
(masailezurra) dauka.
Tamaina
Burua eta gorputza: 50-80 cm.
Buztana: 28-35 cm.
Pisua 4-5 kg.
Biologia
Oso gutxi dakigu basakatuaren bizitzaz, bere izaera izuti eta iheskorragatik,
zalantzarik gabe. Otsailaren amaiera aldean araldian sartu eta estalketa
egiten du. Handik 70 egunetara emeek 120 gramo baino gehiago pisatzen
ez duten hiru kume erditzen dituzte. Jaioberriak oso azkar hazten dira
eta 10 egun geroago begiak irekitzen dituzte dagoeneko. Orduan, bi hilabetez
amarekin ibiltzen dira eta ehiza egiten eta harrapariengandik ihes egiten
ikasten dute. Ondoren, ama bere kumeenganako etsai agertzen hasten da,
bere lurraldeak eman diezaiokeen janari guztia beretzat behar baitu,
negu gorrian bizirik iraun ahal izateko. Horregatik, umeak gordelekutik
botatzen ditu. Hamar hilabeteko adina dutenean sexu heldutasunera heltzen
dira.
Elikadura
Gauez ibiltzen den felido honek bizitza isila eramaten du ehiza lurralde
baten barruan; bertan, bere harrapakinak, karraskariak, hegaztiak edo
narrastiak ere bilatzen ditu.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.