Euskonews Gaztea

62 zbk.








Mero arrunta

Mero arrunta









Naturaren Ahotsa

Mero arrunta

ADEVE ADEVE

Latinez: Epinephelus guaza
Gaztelaniaz: Mero
Ingelesez: Grouper
Frantsesez: : Mérou

Hamar urterekin, 70 zentimetro eta zazpi kilo izaten ditu: hogei urteekin, 110 zentimetro
eta hogei kilo. Adinean gora doan unean hazkuntza mantsoago egiten da; hori dela eta, zentimetro bat soilik hazten dira urtean zehar. 50 urteak bete ditzake.

Biologia
Mero hau oso geldoa da eta sakon arrokatsuetan bizi da, bertan zartadura aukeratzen du bizi toki moduan eta han egoten da egunean zehar. Iluntzean biktimen bila joaten da. Heldua denean oso ehiztari trebea da, bere tamaina handia kontutan izanda, bere etsaiak eskasak dira.
Bere bizitokia handia da eta janari asko egoten denez bertan, bizitza guztiaren zehar han egon liteke; bestela babestoki berri bat bilatzen du edo hazten doan heinean aldatzen joaten da toki beharrean badago.
Bere umatzea bibiparoa da. Meroa espezie hermafrodita bat da. Denak emeak jaiotzen dira heldutasun sexuala lortu arte (9-12 urte), eta geroago bere eme organoak atrofiatu egiten dira arrenak agertu arte.

Elikadura
Oskoldun eta maskordunak jaten ditu (baina nahiago izaten ditu potak, olagarroak eta txipiroiak, hauek bat-batean irensten ditu).

Bizitokia
Sakonean eta hondar arrokatsuetan bizi da, alga ugari dauden lekuetan, 25-150 metro bitarteko sakontasunean.

Banaketa
Atlantikoan aurki dezakegu Britainiar uhartetik Senegaleraino.

Euskal maldan
Meroa oso eskasa da euskal maldan. Hala ere, behinik behin honelako arrain bat harrapatzen dute gure maldan. Matxitxakoko itsas muturreko itsasargian eta Ogoñon harrapatuak izan dira esaterako.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.