Nork esan zuen klima aldaketa hippy batzuen asmakizuna zela? Norbaitek jarraitzen al du planeta berotzen ari dela sinetsi gabe?
Geroz eta argiago dago tenperaturen gorakadak gure planetan daukan eragina. Martxoan, adibidez, klima zeinen azkar aldatzen ari den hamaika aldiz ikusi genuen; otsailean ez zuen elurrik egin, ia euririk ere ez, hondartzarako egun aproposak izan ziren eta zuhaitzak loratu egin ziren.
![]() |
|
Zarautzeko pasealekua, urpean. |
Udaberrian negua eman zen eta udaberria hasi behar zen egun berean negua bizitzen hasi ginen: tenperaturak bat bateko beherakada jasan zuen. Elurra izan zen nagusi Aste Santuan, ondoren euria eta, azkenik, uholde arriskua. Neguan zehar falta izan zitzaigun ur guztia ustekabean jaso genuen ibai, laku eta urtegietatik hurbil dauden herriak arriskuan jarriz. Hauetan ez zen kalte handirik eman, baina eguraldi aldaketa bortitz horien ondorioak ez ziren hor amaitu.
Martxoaren 11n, itsasoak berea izandakoa berreskuratu nahi izan zuen Gipuzkoako kostaldean. Herririk kaltetuenetariko bat Zarautz izan zen; beste herri batzuk ez bezala, Zarauzko herria literalki hondartzan bertan eraiki zen eta bederatzi metro baino gehiagoko olatuak kostara iritsi zirenean itsasoa Musika Plazaraino iritsi zen. Ostalariek ahal izan zuten guztia egin zuten eguraldiari aurre egiteko. Hala ere, esfortzu hau ez zen nahikoa izan eta milioika euroko kalteak eman ziren kostalde osoan zehar. La Perlan, Donostian, zazpi milioi euroko kalteak jasan zituzten eta Aste Santuko oporretan jatetxea baino ezin izan zuten ireki. Gipuzkoako marinel asko zerura eta itsasora begira zeuden gau eta egun itsasoa noiz baretuko zain.
![]() |
|
Udaberrian egonik arraroa egiten zitzaien arrantza ezinezkoa egiten zuen
itsasoaren gehiegizko indarra. Fenomeno hauek, zoritxarrez, ez dira hain
gauza arraroa; izan ere, mundu guztian zehar ematen ari dira. Urtaroak aldatu
egiten ari dira eta poloak geroz eta azkarrago urtu. Martxoan ere jakin
izan genuen baita ere, 3oo Km2ko izeberg bat bitan zatitu zela. Guzti honi
azken lau urteotan eman den Hego Poloko izotz plaken murrizketa gehitzen
baldin badiogu, datuak benetan kezkagarriak direla agerian geratzen da.
Bitartean, batzuek ur gehiegi daukagun bitartean beste batzuek ez daukate
bizitzeko nahikoa ere.
Planeta abiadura honetan berotzen jarraituz gero, ehun urte baino gutxiagoko
epe laburrean itsas mailak metro erdi egingo du gora, adituen arabera. Gutxi
badirudi ere nahikoa eta sobera da herri asko itsaspean uzteko. Atzera martxa
egiterik ez dagoen arren, saia gaitezen, gutxienez, arazoa ez areagotzen.
Denbora amaitzen ari zaigu, egunak zenbatuak daude. Ezagutzen dugun planeta
eta hain barneratua dugun bizimodua alda liteke. Horregatik, eman diezaiegun
gure ondorengoei guk ezagutu dugun mundua ezagutzeko eta hobetzeko aukera.
Izan gaitezen pixka bat zentzudun eta esan diezaiogun bai ezagutzen dugun
mundua aldatzeari. Ez badiogu konponbiderik jartzen, has gaitezen agur esaten.