
Latinez: Calluna Vulgaris
Gaztelaniaz: Brezo
Ingelesez: Calluna
Frantsesez: : La bruyère callune
Identifikazioa eta ezaugarriak
Mulua edo zuhaixka, altueraz metro bat edo gehixeago hazten da, eta
urte osoan berde egoten da. Zepa bihurriak izaten dira eta adaska ugari,
horixka edo gorrixkak botatzen ditu; hauek ilegabeak izaten dira edo
ile grisez estalita egoten dira. Hostoak aurikulatuak, oinaldean bi
ezproi txikiz hornituak, 2,5–3,5 mm–koak, zurtoinari estuki erantsiak,
luzangak, konkaboak gainaldetik. Adar antzuetan trinkoki antolatzen
dira lau ilaratan. Loreek luku meheak eratzen dute, eta hauek, batzuetan,
panikuletan elkartuta egoten dira.
Loratzea
Ekainetik urrira bitartean loratzen da normalean, baina inoiz urte osoan
zehar ere ikus daiteke loretan.
Habitata
Europako parterik gehienetan aurki daiteke, bai eta Asiako mendebaldean,
Afrikako iparraldean eta Ipar Amerikako ekialdean ere. Zoru azido, oligotrofoen
gainean azaltzen da, txilardiz osatutako hainbat basoren parte izanez.
Euskal Herrian hedadura dauka, itsas mailatik hasi eta mendi garaienetaraino,
eta eskualde mediterraneoan bakarrik falta da.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.