Euskonews Gaztea

57 zbk.

Jakes Sarraillet
Xabier Legina
(Getxo)


Getxoko San Nikolas ikastolako Artezkaritza batzordeko idazkaria da Xabier. Hamabostean behin elkartzen da ikastetxeko guraso guztien ordezkaritza bat ikastolan bertan, eguneroko erabakiak hartzeko asmoarekin.

Elkarrizketa

Xabier Legina. (San Nikolas Ikastolako juntakidea):
Ikastola gurasoena da, berezia delako, kooperatiba bat baita

Getxoko San Nikolas Ikastolako lantaldea (DBH 4.maila)

San Nikolas ikastolak kooperatiba gisa funtzionatzen du. Xabier Legina bertako juntakidea da, eta ikasleen galderei erantzun die, beraien ikastetxeari buruzko zalantzak argituz. Hala ere, ez du argazkian agertu nahi izan, eta horregatik, guraso guztien ordezkari gisa hitz egin digu. Hona hemen erantzunak:

Zer da ikastola bat?

Euskal eskola bat da.

Seaska ikastolek eta hemengoek funtzionamendu bera al dute?

Nire ustez behintzat, funtzionamendu bera ez badute, antzekoa izango da.

Argazkia  
San Nikolas ikastola.

Zergatik esaten dute gure ikastola, San Nikolas, gurasoena dela?

Berezia delako eta ikastola kooperatiba bat delako; hala, gurasoak bertako kideak direla esan ohi da.

Eta zer da kooperatibista izatea?

Kooperatiba jabetza kolektiboan oinarritzen den sistema bat da eta kooperatibista izatea, talde baten kidea izatea.

Zer da junta?

Artezkaritza taldea da, hau da, guraso guztien ordezkaritza bat eguneroko erabakiak hartzen dituena, urteko asanblada egin arte.

Nola sortu zen junta?

Junta asanblada orokorrak aukeratzen du, baina ez dira denak batera aldatzen, urte batean batzuk, beste batean beste batzuk... Horrela, batzuk esperientziadunak izaten dira beste berriak sartzen diren bitartean.

Eta zenbat zarete?

Orotara 15 pertsona gara. Lehendakaria, lehendakari ordea, idazkaria eta bokalak. Horrez gain, batzorde batzuk daude: batzorde iraunkorrak, batzorde ekonomikoa, batzorde pedagogikoa, jarduera berezietako batzordea...

Non biltzen zarete?

Normalean, Ikastolan bertan biltzen gara, 15ean behin.

Beste ikastolekin harremanetan jartzen zarete?

Bai, alde batetik ikastola elkarteak daudelako eta bestetik, gauza asko besteekin batera egin behar ditugulako.

Edonork har dezake parte seme-alabek ikastolatik alde egin ostean?

Kooperatibista izaten jarraitzen da, baina ez era aktibo batean.