Arrasate Euskaldun Dezagun Arrasateko euskara elkartea da. Bertan bertso eskola bat dago, eta ikasleak ostiralero biltzen dira. Aurten hiru neska dabiltza bertan: Maddi, Lide eta Ane. Lehenengo biek 14 urte dituzte eta Anek berriz, 10. Bat–batekotasuna praktikan jartzen dute gazte hauek eta EUSKONEWS GAZTEA aldizkarirako zenbait bertso prestatu dituzte martxoaren 8a dela eta. Hona hemen:
(Doinua: Batetikan korroska)
![]() |
|
Ezker–eskuin: Maddi, Ane
eta Lide. |
Diskriminazioa
ta biolentzia
emakume guztion
betiko trantzia
ta gaur berriz nahi dugu
aldarrikatzia
berdintasuna dela
gure irrintzia
ospakizun bihurtuz
martxoak zortzia.
Hemen bizi ohi da
arraren menpean,
biolentzia jasan
ta mehatxupean,
noiz biziko gara gu
ai! Era askean?
Laster lortuko dugu
lanaz eta hizketan,
egun hori heltzea
nahi dut benetan.
Ai zenbat kolore ta
ai zenbat arraza,
emakume ta gizon
hau da anabasa,
bakoitza hortxe dabil
bai ba bere kasa
eskubide berdinak
ez da gauza erraza
berdintasuna lortu
ai eta ez pasa.