
Latinez: Larus michahellis
Gaztelaniaz: Gaviota patiamarilla
Ingelesez: Yellow–legged Gull
Frantsesez: : Goéland leucophée
Ezaugarriak
Europako hego mendebaldeko espeziea da. Orain
arte Larus cachin nans en subespezietzat hartzen zen, baina duela gutxi
adituek aparteko espezie gisa onartu dute. Bizkaiko Golkoaren kostalde
kaio arruntena dugu.Hegazti sendoa, indartsua da. Helduek mantu grisa
dute.
Kaio hauskararena baino zertxobait ilunagoa eta kaio iluna baino apur
bat argiagoa. Bi espezie horiek ez bezala, aurpegia ia zuri edo erabat
zuri mantentzen du udazkenean eta neguan. Hegoen muturrak zuriak eta
beltzak dira, eta gorputzaren gainerakoa zuria da. Hankak eta mokoa
horiak ditu, eta mokoak behe barailaren muturrean orban gorria du. Ale
gazteak marroiak, ezkatatsuak eta bizkar ilunagokoak dira. Lumajea argitu
egiten zaie urteak igaro ahala, harik eta laugarren urtean behin betikoa
lortzen duten arte. Ordura arte hankak arrosa kolorekoak izaten dituzte
eta lehen urtean beltza den mokoa arrosa koloreko bihurtzen da, baina
hirugarren urtera arte punta beltzari eusten dio.
Tamaina
55 67 cm.
Biologia
Batez ere itsasbazterra maite du,itsaslabar eta uhar teetan habia egiten du eta ibaietan gora joateko joera du.
Elikadura
Era askotako elikagaiek osatzen dute dieta, baina azkenaldian, zabortegietan izaten delako elikatzeko ohiturak aldatu egin ditu eta alde batera utzi ditu forma naturalagoak (arrainak, arrantzako bazterkinak, kleptoparasitismoa).
Habitata
Euskal Herrian urte osoan zehar egoten da espezie hau eta ugalketarako sasoia apirila eta uztaila bitartean izaten du. Uztailean hasten dira txita gehienak hegan.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.