
Latinez: Calonectris diomedea
Gaztelaniaz: Pardela Cenicienta
Ingelesez: Cory’s Shearwater
Frantsesez: : Puffin cendré
Ezaugarriak
Lumajeko koloreen kontrasteak nabarmentzen du,
goiko aldea nabar-gris ezkatatsua eta behekoa zurixka duelako. Ertz
guztiak eta hegoen puntak marroi ilunez azpilduak ditu, isats beltzak
gutxitan izaten du zerrenda zuria isatsaren eta bizkarraren artean.
Buru grisaxka du eta moko indartsu horia, hurbiletik bakarrik ikusten
zaiona. Astiro eta motel hegan egiten du uraren mailan. Hegada indartsua
eta luze planeatzen du, eta gainerako gabaiek bezala, txandaka bizkarra
eta sabelaldea erakusten ditu.
Gabai handia (Puffinus gravis) tamainaz antzekoa da, baina azkarrago
egiten du hegan eta sabel argia du eta isatsaren oinarrian zerrenda
zuria eta txano ilun bereizgarria ditu.
Tamaina
45-56 cm. Europan ibili ohi den gabaietan handiena da.
Biologia
Ugalketa-garaitik kanpo pelagikoak dira eta ia
Ozeano Atlantiko osoan ibiltzen dira. Euskal Herrian itsasertzetik baino
ezin dira ikusi. Iraila eta azaroa bitartean izaten da mendebalderako
migrazio-fluxu handiena. Urteko gainerako hilabeteetan dezentez bakanagoak
dira. Gehien sumatzen diren aleak Ozeano Atlantiko artxipelagoetan (Kanariar
Uharteak, Madeira, Berlenga edo Azoreak) habia egiten duen subespeziekoak
dira.
Dauden hiru subespezieek Mediterraneo itsasoko hainbat artxipelagotan
eta Mikronesiako zenbait irlatan egiten dute habia.
Elikadura
Arrainak, zefalopodoak eta beste ornogabe txikiak
jaten dituzte eta batzuetan arrantza-ontzien atzetik ere ibiltzen dira,
bazterkin bila.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.