Guantanamoko Kartzela, 1903tik AEBk alokatzen duen Kubako eremu batean kokatzen da. Roosevelten agintaritzapean burutu zuten akordioa eta bi aldeen erabakiak baizik ez dezake hautsi. Hori dela eta, urtero, AEBk txeke bidez 4085$ ordaintzen dizkio Kubari. Txeke hori, baina, Castrok ez du nehoiz jaso, ez duelako onartzen bere etsai handienak bere lurretan base militarra izatea.
![]() |
|
Guantanamoko presoenganako tratamedua
erakusten duen Jose Antonio Elviraren eskultura. |
Gaur egun, 395 preso dira Guantanamoko kartzelan eta horien presondegian
atxikitzeak polemika sortzen du legearen aldetik. Hain zuzen ere, Bushen
dekretu batek mugarik gabe eta inongo akusaziorik gabe harrapaturiko gudulari
ilegalak kartzelaratzea ahalbidetzen du. Bushen administrazioak, Al–Qaeda
eta talibanek ez dituztela gerlako legeak errespetatzen argudiatzen dute
gudulari ilegalak direla errateko. Alabaina, akusaziorik ez izatea neurri
gabeko espetxeratze gisa hauteman daiteke.
Guantanamoko presondegiari buruz biziki informazio gutxi helarazten du AEBtako
gobernuak. Dakigun gutxiarekin hau erran daiteke :
– Presoek, kartzelaren irekitze denboran, etengabe argituriko 2x2
metroko ziega batzuetan egon behar izan dute.
– Presoak, izan eguna ala gaua, edozein momentutan galdekatuak izan
daitezke.
– Lekuz aldatuak direlarik, presoek, esku eta zangoak loturik dituzte
eta buru gainean poltsa bat ematen zaie, deus ikusi ez dezaten.
– Bisitak mugatuak dira (familia eta abokatuenak barne).
– Presoen arteko harremanak murriztuak dira.
– Tortura (psikologiko eta fisikoa) erabilia da.
Guantanamoko kartzela hainbat eragile eta helburu ezberdinetako erakundek
salatu izan dute behin eta berriro. Amnesty Internationalek, 2005eko txosten
batean gulag moderno gisa definitu zuen. Presoak epaitu gabe kartzelaratuak
dira eta ez dute eskubide zibilik. Gizartetik kanpora gelditzen da Guantanamo,
herritarren begiradatik at eta presondegia kudeatzen dutenek ongi baliatzen
dute hori!