Abenduaren 8an goizeko 12:00etan Durangoko Plateruena erakustazokan hitzordua dugu. Izan ere, Euskararen Nazioarteko Eguneko bideoan parte hartu duten bertsolariak arituko dira bertan. Hau da, Xabier Paya, Oihane Perea, Uxue Alberdi, Sustrai Kolina eta Etxabe izango ditugu entzungai.
![]() |
|
Ez da, bertso-saio soila izango. Izan ere, bertso-trama bat taularatuko dute abenduaren 8an. Etxepare Kodea du izena, eta Xabier Paya izango da kontatzailea; gainerako bertsolariak berriz,tramako pertsonai bilakatuko dira.
Gerturatu eta gozatu Eusko Ikaskuntzaren Gazteria Sailak antolatutako ekitaldiaz.
Gainera, ENErako prestatutako bideoa ere emango dute.