Euskonews Gaztea

42 zbk.

Gaiak

Dagoeneko milaka atxikimendu!

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta Wall Street Journal egunkariak kaleratu zuen artikuluari erantzuteko Eusko Ikaskuntzak ekimen bat jarri du abian. Ondorengo testua sortu du eta atxikimendua erakusteko aukera ematen die nahi duten guztiei. Dagoeneko 15.000 atxikidura baino gehiago jaso ditugu munduko txoko ezberdinetatik:

“Euskara erabiltzen dut lanean barre egiteko, haserretzeko, adiskidetzeko, akordiotara iristeko... Lagunekin eta familiarekin komunikatzeko. Ikertzeko eta ikasteko. Esna eta lo, amets egiteko. Nire seme alabekin jolasteko, pozteko, maitatzeko, zigortzeko, eztabaidatzeko... Ligatzeko, maitasuna egiteko, ongi pasatzeko... Eta beste edozein hizkuntzatan egin daitekeen guztirako.”

Zu ere konforme bazaude eta testu hau Wall Street Journal egunkarira bidaltzea nahi baduzu, sartu hemen eta sinatu ezazu!!