Euskonews Gaztea

41 zbk.










Zaldun Ziza Orri Zuria

NATURAREN AHOTSA

Zaldun Ziza Orri Zuria

ADEVE

Deskribapena

Tricholoma joachimii bezala ezaguna, tamaina ertaineko espeziea da, txapelak 12 cmko diametroa izan dezake. Hasieran ganbila eta konkordun samarra, gero lautua edo, diti apal eta kamutsa du, ertza ondulatua, hasieran kurbatua eta ale helduetan zuzena. Azala banagarria, likatsu samarra giro hezean; lehorrean, berriz, distiratsua, zuntzexka erradialez eta disko aldean zentrokideki kokaturiko oliba– arreska koloreko ezkatez estalia, hondoa, berriz, oliba–hori ilunekoa. Orriak erdi hertsiak, zabalak, muxarratuak, tartekaturiko orrixka ugari eta guzti, kolore zurixkakoak. Hondoa, berriz, berdexka eta gorritu ohi den ertza. Hanka 6–8 x 1–1,5 cm–koa, motza edo. Behealdea globo antzekoa eta sustraigarria, betea, trinkoa eta gogorra. Kolorea txapelarena baino zurbilagoa eta ezkataduna, batez ere beheko aldean. Espora eliptikoak, leunak, ttanttadunak, gardenak eta ez amiloideak.

Habitata

Uda–udazken aldean ateratzen da kare–lurretan, koniferopean, batez ere pinuen azpian. Espezie arrunta da Euskal Herrian.

Jangarritasuna

Mami trinkoa, zurixka zikina, berdexka azalaren azpian eta okre samarra oinean; usain ahula eta zapore gozoa, irin kutsu pittin bat badu ere.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.