Euskonews Gaztea

41 zbk.

Gaiak

Evaristo

Zuriñe VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE

Euskal Herrian musika mundu aberatsa ezagutzen dugu, ehunka abeslari eta talde entzuteko aukera daukagu. Eta talde desberdinetan parte hartu duen oso musikari ezaguna da Evaristo. Agurainen jaio zen 1960.urtean eta izen osoz Evaristo Paramos Perez da.

Argazkia  
Por los hijos lo que sea liburuko argazkia.

Punk taldeetatik esanguratsuenetariko baten ahotsa izan da urteetan zehar. Izan ere, 1979an La Polla Records jaio zen Arabako herrixka hartan, eta beste lau lagunekin batera, Evaristok musika ibilbideari ekin zion. Diskografia zabala eskaini du La Pollak, oso kantu ezagunak konposatu zituzten eta jarraitzaile andana ditu gaur egunera arte. Estetika gogorrari musika eta letra gogorrak jarraitzen die.

Beraien lanetako batzuk dira Ahora que? (1983), Salve (1984), Revolucion (1985), No somos nada (1987), Donde se habla (1988), En directo (1988), Ellos dicen mierda nosotros amen (1990), Los jubilados (1990), Carne para la picadora (1996), Bocas ( 2001) eta El ultimo (el) de La Polla (2003) diskoak.

Oraindik talde mitikoan zebilela, The Kagas taldea sortu zuen Evaristok 2002. urtean, RIP talde arrasatearreko taldekide batzuekin batera, eta Nuevos héroes del rock kaleratu zuten. La Pollak 2003an jotzeari utzi zion. Urtebetera, The Kagas The Meas bihurtu zen eta Buscándose la vida lana argitaratu zuten. Hala ere, bi taldeekin ez zituen kontzertu gutxi batzuk besterik eskaini.

Gaur egun beste proiektu batean dabil murgilduta. Izan ere, Gatillazo sortu zuen. Haiekin Gatillazo (2005) eta Dianas Legales (2007) diskoak plazaratu ditu.

Beste talde askoren diskoan ere parte hartu du. Berriki, Eutsi! filmeko soinu bandan kantatu du Gose taldearen abesti batetan kolaboratuz.

Baina literaturara ere gerturatu zen Evaristo 2001.urtean. Izan ere, ipuin motzez osatutako Por los hijos lo que sea liburua argitaratu zuen eta ordura arteko bere jarraitzaileek abeslariaren alderdi berri bat ezagutzeko aukera izan zuten.