Deskribapena
Tricholoma sejunctum–en hainbat barietate
ditugu, hala nola, coniferarum, fagetorum, squamuliferum
barietateak, denek dituzte ezaugarri mikroskopiko berdeak. Alde bakarrak
txapelen edo hanken kolorea eta dituzten habitat ezberdinak dira. T.
Sejunctum ereduarekin honako aldeok ditu coniferarum–ek:
Txapelak 12–15 cm–ko diametroa izan dezake,
kolorea ilunagoa, erdialdea ia beltzezka, azala likatsua edo zetakara
baina ez zuntzezkoa. Hanka sendoagoa, behealdea ia puntan bukatzen zaio
eta kolore arros berezia du, zaporea askoz mingotsagoa. Eta azkenik,
koniferoen azpian azaltzen da eta ez hostozabaletan.
Habitata
Uda–udazken aldean azaltzen da mendiko konifero–basoetan. Gure eskualdeari bagagozkio Nafarroako Pirinioetan batez ere. Oso espezie bakana da gure Herrian.
Jasangarritasuna
Ez da jatekoa, bere mingostasunagatik, urdail–hesteetako gorabeherak sortaraz ditzake.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.