Euskonews Gaztea

38 zbk.









Naturaren Ahotsa

Zitori Gorria

ADEVE

Dekribapena

Landare altua da, 1,5 metrotako garaiera har dezake. Hostoak bertizilotan kokaturik ditu, 4tik 10 era, eliptikoak, 7tik 9rako zainekin. Lore arrosak edo purpura kolorekoak, diametroz lauren bat cm-koak. Usain garratza uzten duten 3 tik 10 era lora sortetan. Petaloak gogorki kurbatuak dira erdialdetik, protuberantzia purpurakara nabariekin.

Zurtoinek 180 cm-rainoko garaiera.

Erraboil handiak, hori urre-kolorekoak, ezkatadunak.

Hostoak ia lantza-formakoak, bertizilatuak dira.

Loreen lakainak 3,5 cm-rainokoak, kolore arrosa edo purpuraduna dute, batzuetan zuriak izaten dira.

Loraldia

Ekainetik uztailera bitartean loratzen da. Mendiko landare tipikoa da, babestua, arraroa edo oso arraroa gure lurraldean.

Habitata

Basoak eta sastrakak.

Banaketa

Giro oihandarretan, haltzadietan, pagadietan eta batez ere pinu gorrizko pinudietan. 1.800 metroko garaieraraino hel daiteke. Basalilia da espezie europar zabalduena Kaukaso, Siberia eta Mongoliaraino iristen delarik. Apaingarri gisa kolore txuri eta marroietan lantzen da.

NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.