
Deskribapena
Laurogei cm-ko luzerara heldu daitekeen tamaina handiko hegazti honek, itxura zaparrotekoa da. Arre, urre nabar eta marraduna da. Goialdea, burua kontutan izanda, beltz marraduna eta motaduna da, eta behealdea argiagoa. Hori-berde koloretako mokoa du eta hankak berdeak dira ere.
Tamaina
Luzera: 80 cm.
Biologia
Egunsentiko aktibitatea duen animalia da, landaretzan
ematen du denbora asko, erdi ezkutuan eta bakardadean adar eta kanaberen
artean mugitzen. Ia ez du inoiz hegan egiten, hori dela eta hegazti
hau ikusteko zailtasun handia dago.
Arraren oihua ematen digu bere presentziaren aztarna. Orro antzeko bat
gogoratzen duen oihua kilometroetara entzun daiteke. Landaretzaren artean
tamaina handiko habiak egiten du, lezka eta uretako landareen artean.
Bost edo sei arrautzatako errunaldi bakar bat egiten du.
Espezie honen populazio handienak Holandan,
Frantzian eta Alemanian daude, eta Euskal Herrian izandako lau kontzentrazioen
berri besterik ez dago. Europako populazioen atzerakadak, Penintsula
Iberiarrean dagoen indarberritzearekin kontrastatzen du. Gure lurraldean
egokiak diren habitaten eza dela eta, espezie honek dituen habiak egiteko
gaitasuna murrizten da. Horrez gain, ehizak, hibernatzaileak diren espezieei
egindako kaltea azpimarratzekoa da. Europan, ehizak egiten dituen ondorio
kaltegarriaz gain, lezkarien aldakuntza eta desagerpena, hau da, gehien
gustatzen zaien habitata, uren poluzioari gehituta, atzerakadaren arrazoiak
bilakatu dira.
Zonalde hezeen babesa finkatzea eta kostaldeko ezkutuko ehizarekin amaitzea,
gure lurraldean lortu behar diren kontserbaziorako neurriak dira.
Elikadura
Arrainez, anfibioz eta uretako beste bizkarrezurdun txikiz elikatzen da, horrez gain artropodoak, muluzkoak, krustazeoak eta landareak ere jaten du.
Habitata
Kostaldeko zein barnealdeko alde hezeetan bizi da. Habitatak aukeratzean espezie zorrotza da, ur lasaiak eta zonalde zingira heze handiak okupatzen ditu eta.
Hedapena
Paleartikoko erdiko latitudeetan kokatzen da
espezie hau eta Afrikako Hegoaldean populazio bakartua dute.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.