Ezaugarriak
Izurdeekin alderatuta, marzopak buru konikoa eta txikia du eta mutur
ez oso luzea, zabala eta kamutsa. Arnasbidea bekokian amaitzen da eta
ilargi erdiaren forma du. Aitzinaldean, gorputza borobildua dauka.
Uzkiko hegala handia, bilobulatua da eta bularreko hegalak oso txikiak
eta arrauzkarak dira. Azal biluzia du eta leuna eta trinkotasun bigunekoa
da. Bizkarrak beltz kolorea du berde edo morantz distirekin. Gorputzaren
behealdean lerro zuri bat du, soinadarrean zabaltzen dena.
Neurria
Helduek 1,4-1,9 metroko luzera eta 55-65 kiloko pisua izaten
dute. Jaioberriek aldiz, 67-85 zentimetroko luzera eta 5 kilo pisatzen
dute.
Biologia
Marzopa gizakiak hobekien ezagutzen duen izakia da, izan ere oso oparoa
da kostaldeetan eta ibai handien ibai ahoetan. Hala ere, Itsaso zabalean
ezin dira aurkitu, migrazioak urtaroka egiten dituen arren. Ugaztun
hau sonarra dela bide orientatzen da. Entzumen bikaina du eta geldo
igeri egiten du, nahiz eta oso azkar egin ahal duen. Batzuetan, uretatik
kanpo saltoak egin ditzake. Bikoteka edo 3-8 kidez osatutako taldeetan
bizi ohi da. Ur litoralak zeharkatzen dituzte jaki bila, arrainak eta
txipiroietan oinarritua batez ere eta sakontasun txikiko uretan aurkitzen
dituzte hauek. Alga anitz ere kontsumitzen dituzte.
Arandia udaren hasieran hasten da eta abuztura arte irauten du. Emeek
hamaika hilabeteko ernalketa egin ostean erditzen dute. Bat edo bi kume
izaten dituzte eta amaren gorputzaren neurriaren erdia izaten dute.
Erditzeak maiatzean izaten dira orokorrean. Amek bularra ematen diete
kumeari urte bete egin arte. Gero independizatu egiten dira. Aspaldi,
haragia oso preziatua zen, baina, orain, herri xumeek baino ez dute
jaten. Baina bere gibeletik ateratzen den koipea oso preziatua da oraindik.
Groenlandian bizi direnek ongarri gisa erabiltzen dute edo edan egiten
dute. Marzoparen azal onduak, larru ona ematen du.
Elikatzen denean, azalera joaten da arnasa hartzeko 10-20 segundoro,
lau aldiz jarraian eta gero 2-6 minutuan murgiltzen da. Bidaiatzen duenean,
zortzi aldiz azaleratzen da, minuturo. Noizbehinka, ehizakiak jarraitzen
dituenean, arku formako jauziak ematen ditu. Ez dira ikusten, baina,
entzun egiten dira.
Elikadura
Arrainak, oskoldunak, maskorrak eta algak jaten ditu.
Bizilekua
Kostaldeko uretan bizi ohi da. Ur hotzak nahiago ditu. Sakontasun txikiko
badiak eta 200 metro baino gutxiagoko sakontasuna duten ibai ahoak gustuko
ditu.Batzuetan, ibaien ibilbideak jarraitzen ditu.
Hedapena
Ipar hemisferioko ur epelak, hotzak eta sub-artikoak hartzen ditu zabalera
eremuaren barnean, afrikar itsasaldekoak, alegia. Iparraldeko itsasoan,
Artikoko ozeano glaziarrean eta Mendebaldeko Afrikan aurkitu daiteke.
Pazifikoko ozeanoan ikus daiteke iparraldetik Kaliforniara, hain zuzen
ere. Espezie hau mugitu egiten da sasoietan, elikagai kontuak direla
eta, kostaldera udan eta hortik urrun neguan. Noizbehinka, iparraldera
jotzen du udan eta hegora neguan. Leku batzuetan, marzopa taldeek leku
berean ematen dute urte osoa. Itsaso beltzeko, Ipar Atlantikoko eta
Ipar Pazifikoko herriak isolatuak daude. Ondorioz, azpi-espezie independente
gisa sailkatu dira. Azken hamarkadetan, espezie honetako talde anitz
txikitu egin dira nabarmenki. Bizkaiko Golkoan, espezie komuna eta oparoa
da.
NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.
Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.